Igo
  • 2020/09/28

Galdakaoko Udalak antolatutako berdintasunerako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Gaur, irailak 28, irekiko da Galdakaoko Udaleko Berdintasun Arloak antolatu dituen berdintasunaren aldeko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea.


Ikastaro guztiak 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude, eta Torrezabal Kultur Etxean, Aperribain eta Usansolon egingo dira, aurrez aurre, urritik 2021eko maiatzera bitartean.


Guztira 15 ikastaro izango dira, askotariko gaiekin: idazketa sortzailea, autodefentsa feminista, Covid19 pandemiaren abordatze emozionala, artea, mindfulness edo generoen arteko eten digitala, besteak beste.


Hona hemen egingo diren ikastaroen eta tailerren zerrenda:


📍Torrezabal Kultur Etxean:


Idazle urratzaileak gaur egungo literaturan (Gazteleraz)
Emakume izatea historian zehar 
(Gazteleraz)
Sormenezko idazketa (Gazteleraz)
Sormenezko idazketa (Euskaraz)
Solasaldi moreak (Gazteleraz)
Autodefentsa feminista (Gazteleraz)
Autodefentsa feminista (Euskaraz)
Mindfulness 
(Gazteleraz)
Covid 19. Abordatze emozionala 
 
(Gazteleraz)
Ahalduntzen artearen bidez (Gazteleraz)
Kulturarteko Topaketak (Gazteleraz)
Genero bretxa digitala (Gazteleraz)


📍Usansolon:


Emakumeen bidez beste kultura batzuetara hurbiltzea (Gazteleraz)
Mindfulness 
(Gazteleraz)


📍Aperribain:


✅ Mindfulness
 (Gazteleraz)


Galdakaon erroldatuta dauden pertsonak lehentasuna izango dute eta bakoitza bi ikastaro edo tailerretan soilik inskriba daiteke, bere kasuan, lehentasuna adieraziz. Lehentasuna adierazi ezean, formularioa bete den hurrenkera hartuko da kontuan.


Plazak adjudikatzeko eta itxaron-zerrendako hurrenkera zehazteko zozteta bat egingo da.


Aurrez izena emateko epea urriaren 7ra arte egongo da zabalik, eta galdakao.eus udal webgunearen bidez edo aurrez aurre Torrezabal Kultur Etxean edo Txapelena Kultur Etxean egin daiteke.


Onartuen zerrenda urriaren 9tik aurrera argitaratuko da.


TAILER ETA IKASTARO GUZTIEN INFORMAZIOA DOKUMENTU HONETAN (PDF) 👇

Berdintasunerako_Ikastaroak_2020-2021_Cursos_Igualdad.pdf