Igo
  • 2021/09/20

Galdakaoko Udalak antolatutako berdintasunerako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Gaur, irailak 20, ireki da Galdakaoko Udaleko Berdintasun Arloak antolatu dituen berdintasunaren aldeko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea.

Ikastaro guztiak 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude, eta Torrezabal Kultur Etxean, Aperribain eta Usansolon egingo dira, aurrez aurre, urritik 2022eko maiatzera bitartean.

Guztira 16 ikastaro izango dira, askotariko gaiekin: literatura, kultura, autodefentsa feminista, mindfulness, zoru pelbikoaren indartzea, osasuna, artea edo ahalduntze digitala.

Hona hemen egingo diren ikastaroen eta tailerren zerrenda:

📍 Torrezabal Kultur Etxea:

▶️ Euskal emakume idazleak eta gure ahalduntzeari egindako ekarpenak.

▶️ Beste kultura batzuetara eta bertako emakumeengana hurbiltzea.

▶️ Literatura feministaren txokoa.

▶️ Solasaldi lilak.

▶️ Gure bizitzako korapiloak askatzen.

▶️ Ahalduntzea mindfulnessen bidez.

▶️ Zoru pelbikoa indartuz.

▶️ Ahalduntzea eta osasun emozionala.

▶️ Genero arrakala digitala. ahalduntze digitala.

▶️ Autodefentsa feminista.

▶️ Egungo artea eta feminismoak.

📍Usansolo:

▶️ Emakumeen historia aztarna feministen bidez (XVIII-XXI mendeak).

▶️ Mindfulness eta emakumeak: ahalduntze kontzientea.

▶️ Genero arrakala digitala. Ahalduntze digitala.

📍Aperribai:

▶️ Emakumeen osasuna eta mindfulness.

▶️ Genero arrakala digitala. Ahalduntze digitala.

Galdakaon erroldatuta dauden pertsonak lehentasuna izango dute eta bakoitza bi ikastaro edo tailerretan soilik inskriba daiteke; kasu horretan, lehentasuna adierazi beharko da, eta bestela, formularioa bete den hurrenkera hartuko da kontuan.

Ikastaro guztietan, hizkuntza aukeratu beharko da (euskara ala gaztelania), euskarazkoak izango du lehentasuna, taldea osatzeko pertsona nahikorik balego (12), nahiz eta gaztelaniaz aukeratu duen pertsonen kopurua handiagoa izan.

Aurrez izena emateko epea urriaren 1era arte egongo da zabalik, eta galdakao.eus udal webgunearen bidez edo aurrez aurre Torrezabal Kultur Etxean edo Txapelena Kultur Etxean egin daiteke. Ikastaroak@galdakao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo 944010528 telefonora deituta ere egin ahal izango dira.

Onartuen zerrenda urriaren 4tik aurrera argitaratuko da.

TAILER ETA IKASTARO GUZTIEN INFORMAZIOA (PDF) 👇


2021-2022-BerdintasunIkastaroaPrograma.pdf