Igo
  • 2020/09/10

Galdakaoko Udalak adierazpen instituzionala egin du lan-istripuz hildako herritar baten heriotzagatik

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA


1.- Iragan ostiralean, irailak 4an, gure   herrikide batek bizia galdu zuen lanean ari zela. Galdakaoko Udalak elkartasuna adierazi nahi die bere senide, lagun eta lankideei.


2.- Horrez gain udal honek beharrezko laguntza eman nahi die hildakoaren senideei,  haren gorpua bere jaioterriraino ahalik eta lasterren eraman ahal dezaten.


3.- Galdakaoko Udalak ezinbestekotzat jotzen du lan-osasunari  eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzea eta,  derrigorrezkoa bestetik,  lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea.


4.- Aipatu guztiagatik honako hau eskatzen diegu dagokien erakundeei:


a) Lan-istripuak ekiditea helburutzat harturik, prebentziorako jardunbide egokiei buruzko proiektu zein protokoloetan lagun dezatela, horretarako lan-administrazioarekin, erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta.


b) Ikuskapen funtzioak hobetu eta gehitu ditzatela eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela.


5.- Galdakaoko Udalak gure herrikidearen omenez antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, elkartasuna erakutsiz.