Igo
  • 2020/04/25

Galdakaoko udalak 4000 maskara banatuko ditu kolektibo desberdinen artean

Galdakaoko udalak 4000 maskara kirurgiko ditu herritarren artean banatzeko eta gaur bertan hasiko da banatzen berriz irekiko den Iturrondoko merkatuan. Bai dendariei eta bai bezeroei banatuko zaizkie.


Bolondres sareko herritarrek izango dute banatzeko ardura, dauden izakinak amaitu arte.


Hala ere, maskara partida honetako zati bat gorde egingo da hurrengo egunetan herriko merkatarien artean eta garraio publikoa erabiltzen duten herritarren artean banatzeko.


Maskarak zein kolektibori eskaini erabakitzeko orduan, Galdakaoko udalak herriko anbulatorioko osasun profesionalen eta beste osasun profesional batzuen laguntza izan du.


Halaber, osasun arloko profesional hauekin aztertzen ari da egokia izango litzatekeen, udalak babes materiala erostea banaketa masiboago bat egiteko.


Orain arte, Galdakaoko udalak bolondres sarearekin batera, behar handiena duten kolektiboei bidali die babes materiala, amantalak, maskarak edota gel hidroalkoholikoak, hala nola, Galdakao-Usansolo Ospitalera, Galdakaoko anbulatoriora eta herriko adinekoen egoitzetara.