Igo
  • 2019/11/26

Galdakaoko Udalak 3930 zuzeneko autobusak Termibus geltoki berrian geratzea exijitu dio aldundiari

Termibus geltoki berria hilaren 29an zabalduko dutela iragarri berri da. Hala ere, azken informazioen arabera eta Udalarekin inolako hartuemanik izan gabe, Aldundiak 3930 autobusaren geltokia Capuchinos kalean (EiTBren atzean) mantentzea erabaki du. Hori dela eta, mugikortasun zinegotziak, Mari Paz Losadak, Aldundiarekin kontaktuan jarri eta Galdakaotik Bilbora autopistatik doan autobus horren geralekua Termibusen bertan izatea exijitu dio, Galdakaoko Udalaren izenean.


Era berean, 3930 lineak igande eta jaiegunetan ere zerbitzua eman dezan galdegin du, herritarren eskaerarekin bat eginez