Igo
  • 2018/04/10

Galdakaoko udalak 2018rako 33 milioi euroko aurrekontua onartu dau, horreetatik 4 milioi inbertsioetarako izango dira

Galdakaoko udalak, gaur, martitzena, egin dauen ezohiko osoko bilkuran, 2018rako aurrekontua onartu dau: 33 milioi euro (igazkoa baino %5,36 gehiago). Gizarte Zerbitzuetako gastua %12,5 igon da eta Enplegu Arlokoa %19,5; 4 milioi inbertsinoetarako gorde dira.


Gobernu-taldearen sostenguagaz onartu ahal izan da (EAJ-PNV eta PSE-EE); EH Bildu, Galdakao Orain, Irabazi eta PP udaltaldeek aurka bozkatu dabe; eta UH abstenidu da.


Ibon Uribe alkateak kontu publikoen proiektu hau aurkeztu eta defendidu dau ezohiko osoko bilkuran. Alkateak azpimarratu dauenez, "aurrekontua legegintzaldiko helduena da, herritarren parte-hartze prozesuetan bildu dogun informazinoan oinarrituta dago eta inbertsinoen kapitulua lehenetsi da. Ez dogu ahiztu behar gizarte eta enplegu arloetako kapituluan igoera garrantzitsua izan dala.


Aurrekontu-proiektu honetan planteatzen diran inbertsinoetatik bereziki nabarmendu behar da Antenna kultur zentroaren lehenengo harria ipiniko dala, obra honen guztirako aurrekontuaren 6,2 milioietatik 2018rako 557.000 euro izanik. Herritarren parte-hartze prozesu batek erabagiko dau obraren izena, 90. hamarkadan Torrezabal Kultur Etxeagaz egin zan moduan. Proiektua gazteei zuzenduta dago.


Ibon Uribe Alkateak, eta Txema Larrazabal Gizarte-ekintza eta Enpleguko zinegotziak aurrekontu-proiektu hau aurkeztu dabe komunikabideen aurrean, oposizioko taldeei jakinarazo ondoren.


"Aurrekontu honetan igazko inbertsinoa bikoiztuko dogu eta 2017ko 2,1 milioietatik 2018ko 4 milioietara pasauko gara, 2010eko mailara itzuliz. Gure baliabideakaz egingo doguzan inbertsinoak dira eta, aurrekontuko aldaketa baten bitartez, igazko gerakinak be erantsi beharko jakez. Holan aukera izango dogu, esaterako, N-634an biribilgune bat eta Andraenea emakumeen zentroa (500.000) egiteko" azaldu dau Uribek.


Oposizioko taldeek nagusiki kritikatu dabe "parte-hartze eskasa izan dala eta prestakuntzan herritarren parte-hartzea hutsaren hurrengoa izan dala, kontura ez datozen proiektuak lehenetsiz, kasurako, Antenna zentroa".


EH Bildu eta Galdakao Orain udaltaldeek Aurrekontuaren osoko zuzenketak aurkeztu dabez, baina errefusatu dira. Galdakaoko Orainek, bere aldetik, 38 zuzenketa aurkeztu ditu (errefusatuak) eta PPk 10 zuzenketa (errefusatuak).


Ibon Uribek aurten errealidadea izango dan Antenna proiektuan azpimarra jarri dau. Izan be, obrak 2018ko amaieran hasiko dira: "Aurrekontuaren proiekzinoa 2023raino egin dogu, gastu arrunta optimizatzeko eta inbertsino garrantzitsu hau egiteko, aurrekontuaren egiturari eragin barik", eta ganeratu dau "aurrekontu anbiziotsua dala. Halanda be, aurreztutakoaren zati bat gordeko da gihar finantzarioa izaten jarraitzeko".


Larrazabalek nabarmendu dau "funtsezkotzat" joten diran departamentuetan gastua handituko dala, esaterako, Gizarte-ekintzan eta Enpleguan: "Hazten jarraitu gura dogu beharrizan handiagoak daukizanei lagunduz eta, Enpleguaren kasuan, inbertitzearen aldeko apostua egiten jarraitzen dogu, langabeziako %10eko tasara hurreratzeko helburuagaz".


Aurrekontu-proiektu honetako inbertsino garrantzitsuenak, besteak beste, ondokoak dira:


. N-634ko oinezkoen pasabidea botatzea, Urretan.


. Kirol ekipamenduaren instalazinoa Lapurdin (kirol anitzeko kantxa).


. Beste ludoteka bi, Bengoetxen eta Loiolako Ignazio kalean.


. Bedar artifiziala aldatzea Elexalden.


. Zorua konpontzea Meatzetan.


. Bularra emoteko gunea sortzea Torrezabalen.


. Txandakako aparkalekua eta Udaletxera sartzeko urbanizazino-lanak.


. Bernart Etxepare kalearen urbanizazinoa


. Esan bulegoa Usansolora zabaltzea.


. Olabarri auzoko argiak


. Karteldegi digitalaren hedapena informaziogune publiko gisa.


. Udalaren App-a garatzeko II. Fasea.


Los grupos de la oposición han centrado sus críticas en la "escasa por nula participación ciudadana en esta elaboración, así como primar proyectos que no vienen a cuento, caso el centro Antenna".


EH Bildu y Galdakao Orain han presentado dos enmiendas a la totalidad que han sido rechazadas. Por su parte, Galdakao Orain ha presentado un total de 38 enmiendas (rechazadas) y PP un total de 10 enmiendas (rechazadas).