Igo
  • 2018/07/02

Galdakaoko Udalak 115.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetara (gizarte ekintzarekin eta euskararekin lotutakoak)

Galdakaoko Udalak aste honetan abiaraziko du diru-laguntzen urteroko deialdian eskaerak aurkezteko epea, pertsonentzat, erakundeentzat eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da. Udalak guztira 115.000 euro bideratuko ditu.


Udalekoekin bateragarriak diren proiektuak garatzeko interesa duten, pertsona, erakunde edota elkarteek diru-laguntzak eskatzeko, hurrengo esparruetan: gizarte ekintza (adinekoak, gizarte-erakundeak, umeen aldi baterako harrera, garapenerako lankidetza) eta euskara (banakako azterlanak, euskararen inguruko jarduerak eta euskararen hizkuntza-paisaia).


Kulturaren, gazteriaren, berdintasunaren eta kirolen arloetako diru-laguntzak deitzeko daude.


Zehazki, ondoko diru-laguntza ildo hauek deitu dituzte:


Euskararekin diharduten erakundeentzako diru-laguntzak: 14.300,00 euro.


Haurren aldi baterako egonaldietarako diru-laguntzak: 4.043,00 euro.


Euskara ikasteko banakako diru-laguntzak: 13.000,00 euro.


Euskararen hizkuntza-paisaia sustatzeko diru-laguntzak:: 1.000,00 euro.


Adinekoen elkarteentzako diru-laguntzak: 14.000,00 euro.


Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak: 51.963,00 euro.


Gizarte erakundeentzako diru-laguntzak: 17.000,00 euro.


Deialdi honekin lotutako dokumentazio guztia www.galdakao.eus webgunean aurki daiteke.