Igo
  • 2018/05/09

Galdakaoko udalak 108.652 euro aurreztu dauz azken urte biotan eraginkortasun energetikoaren alde bultzatutako lanari esker

Galdakaoko udalak 108.652 euro aurreztea lortu dau azken urte biotan, bere instalazioen eta zerbitzuen eraginkortasun energetikoaren alde bultzatutako lanari esker; urtean 6 gigavatioko kontsumo energetikoa dauka.


Zehazki, 2016an aurreko faktura osoagaz alderatuta %8,6ko aurrezpena lortu zan; 2015ean, 1.060.371 euro ordaintzetik, 2016an, 968.653 euro ordaintzera pasatuz, 91.717,89 euro aurreztuz. 2017an, 951.718 euroko faktura ordaindu zan, aurreko urteagaz alderatuta, 16.935,06 euro aurreztuz.


Aurrezpen hau etorri da, eraginkortasuna energetikoa hobetzeko urtero egiten diran inbertsioei esker, baita kontratatutako potentziak eta tarifak optamizatzeko egin dan jarraipen zorrotzari esker.


Eraginkortasun energetikoa hobetzeko egin diran jardueren barruan, desbardintzen doguz kaleko argietan edo eraikinetan egindakoak.


Kaleko argietan, urtero led teknologiako luminariak jartzen dira, esaterako ondoko tokietan: Hego Kurtzea, Tximiolarre, Urreta, Zugatzuaurre, Mugaburu, Erletxeko industrialdea eta oraintsu Bizkaia kaleko zonalde bat eta ingurua. Teknologia honi esker, araudiak eskatzen dauen argitasun-maila mantentzen da eta instalazioen kontsumo energetikoa nabarmen murrizten da.


Era berean, fluxu erreduzitzaileak instalatu ziran, luminaria zaharragoak eta luminaria fotovoltaikoak daukiezan aginte-koadroetarako, landa-eremuetan edo inguru sakabanatuagoetan.


Era berean, eraikin publikoetan iluminazioa aldatu da Led teknologiakoak jarriz, Urreta I eta Urreta IIko zati batean, baita Udaletxean be. Aldaketa hori konbinatu da presentziako eta egunsentiko eta ilunabarreko detektagailuak jarriz eremu jakin batzuetan, beharrezkotzat jo danean. Bestelako jarduera konplexuagoak eta garestiagoak be egin dira, esaterako, Urreta I eta IIko eta Unkina HIko inguratzaile termikoak hobetzeko obrak, konfortean irabazteko eta girotzeko behar dan kontsumo energetikoa murrizteko.


Beste jarduera aitagarria izan da hotz-torrearen edo aire girotua sortzen dauen aparailuaren aldaketa, Torrezabal Kultur Etxean beste eraginkorrago bat ipiniz.


Jarduera honekaz batera, energia barriztagarriak instalatu dira: eguzki-energia termikoa Urreta eta Unkinako kiroldegietan, eta eguzki-energia fotovoltaikoa Gandasegi HIn.


Koatifikatzen gatxago izan arren, ez dira garrantzia txikiagokoak erantzukizun partekatuari begira burutu diran sentsibilizazio eta parte-hartze kanpainak, herritarrek eurek be ohitura energetikoa hobetu dagien; esaterako, Etxe Berdeak, edizino 2, edo Activatu+ programa. Era berean, Oinezbusa proiektua burutu da eta ikastaroak ikastetxeetara bizikletan joateko; edota Europako Mugikortasunaren Astea antolatu da, besteak beste.


"Aldaketa klimatikoa erronka serioenetako bat dogu XXI. mendean eta horri aurre egiteko funtsezko lehentasuna da. Kontsumo energetikoa-Aldaketa Klimatikoa binomioa lehentasunezkotzat jo da Ingurumen Esparruko Programa 2020an, Estrategia Klima 2015ean eta Euskadi 2030eko Estrategia energetikoan. Borroka oso horretan, erantzukizun partekatuak dagoz, eta Administrazio Publikoek lideratu behar dogu eta eredu izan behar gara jendarte konprometituago baterantza eta euskal ekonomia iraungarri baterantzata joan gaitezan", baieztatu dau, Ruben Seoane, Iraungarritasun arloko zinegotziak