Igo
  • 2021/03/02

Galdakaoko udal liburutegietako bazkideek 2.233 liburu digital deskargatu zituzten pandemia hasi zenetik, “eLiburutegia”ren bidez

Covid-19ren pandemia hasi zenean, duela urtebete inguru, Galdakaoko liburutegi zerbitzuak eLiburutegia erabiltzera animatu gintuen. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek eskaintzen duten plataforma da eLiburutegia, eduki digitalak Internet bidez irakurtzeko eta ikusteko aukera ematen duena.

Zerbitzu horrek 20.000 liburu digital eta 15.000 film inguru ditu gaur egun, katalogo zabala. Funts honek liburutegietako erabiltzaileei laguntza eta entretenimendu gisa balio izan die konfinamenduan zehar, eta, ondoren ere, eskaintza zabal hori doan eskuratzeko erraztasunari esker.

Hala erakusten dute estatistikek. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Galdakaoko Udal Liburutegietako bazkideek 2.233 liburu digital deskargatu zituzten aldi horretan, eta 299 pertsonak eman zuten alta plataforman.

Galdakao, Aperribai eta Usansoloko liburutegietatik eskerrak eman nahi dizkiete eLiburutegiaren erabiltzaileei emandako erantzunagatik, eta gogorarazi nahi dute doako alta eman daitekeela zerbitzuan, liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera mezu bat idatziz. Era berean, posta elektroniko honen bidez, pasahitza ahaztu dutenek  berreskuratu ahal izango dute.

eLiburutegia mailegu digitaleko zerbitzua egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez dago irekita. Garai zail hauetan kultura kontsumitzeko aukera bikaina da.

Esteka honen bidez, liburu eta filmen katalogo osoa eskura daiteke: