Igo
  • 2021/06/09

Galdakaoko udal euskaltegiak ekainaren 21etik 28ra irekiko du uztaileko ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea

Galdakaoko Udal Euskaltegiak datorren ekainaren 21ean irekiko du uztaileko ikastaro trinkoetarako matrikula epea. Matrikula telematikoki egingo da https://www.galdakao.eus/euskaltegi web orrian.

Eskolak uztailaren 1etik 23ra bitartean emango dira, 8:30etik 14:00etara. A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako taldeak eratuko dira.

Ikastaro trinko hauek 85 ordukoak dira eta prezio bakarra, 105,55 eurokoa.

Matrikulatzeko epea ekainaren 28an itxiko da.