Igo
  • 2018/06/12

Galdakaoko udal euskaltegiak ekainaren 18an irekiko du udako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea

Galdakaoko udal euskaltegiak ekainaren 18an irekiko du uztaileko eta iraileko ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea.


Zehazki, ekainaren 18an irekiko du uztailean (hilaren 2tik 25era) garatuko diren ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea. Matrikulatzeko epea ekainaren 29ra arte egongo zabalik.


Iraileko ikastaro trinkoei dagokienez (hilaren 3tik 27ra), matrikulatzeko epea ekainaren 18an hasi eta uztailaren 6an amaituko da.


Ikastaro trinko hauek 90 ordukoak dira eta prezio bakarra, 110,40 eurokoa (iazko berbera).


Irailean, egunero 3 orduko ikastaro berezia emango da EGA / B2 prestatzeko, irailaren 9tik 29ra. Ikastaro berezi honetarako matrikulazioa ekainaren 18tik uztailaren 6ra izango da, 50 irakastordu izango ditu eta matrikularen prezioa 63,60 eurokoa izango da.