Igo
  • 2019/07/19

Galdakaoko udal enplegu aholku zerbitzua 1166 aldiz erabili da

Galdakaoko udalak Lanbideren baimena du 2021era arte lanbide aholkuko ekintzak eta zerbitzu-prestazioak eskaintzeko.


Lanbideren Zuzendari Orokorrak, aurtengo uztailaren 9ko dataz, ebazpena eman du, Galdakaoko udalari baimena emanez aipatutako zerbitzuak eskaini ditzan 24 hilabeteko epealdian, partzialki finantzatzen dituen diru-laguntza ematen zaiolarik.


Enplegu zerbitzua 1166 aldiz erabili da eta 466 pertsona desberdinei arreta eman zaie.


Sexuen arabera, 256 emakumezkoak izan dira (%54,94) eta 210 gizonezkoak izan dira (%45,06).


Adinari dagokionez, 47 dira 25 urtetik beherakoak, 187 dira 25 eta 44 urte artekoak, eta 232 pertsona 45 urtetik gorakoak dira. Gainera, sexuaren eta adinaren arabera, kopuru handienekoa 45 urtetik gorakoena da (%28,54). Era berean, esanguratsua da 45 urtetik gorakoak arreta eman zaien guztien ia %50 direla.


Enplegu Zentroaren zerbitzua, prestakuntza eta esperientzia handiko Lan Aholkulari batek darama. Hori horrela, bertan ondokoa erabili daiteke:



  • Enplegua bilatzeko baliabideei buruzko autokontsultako tresnak.

  • Lan-merkatuko informazio-tresnak,

  • Bibliografia, argitalpenak, liburuak, egunkariak, buletinak, prestakuntza eta enpleguarekin lotutako aldizkari espezializatuak.

  • Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio guztia eskuratzeko ekipo teknologikoa. Ordenagailuak Internet konexioarekin.

  • Aholkulari baten laguntza du zerbitzuaren erabiltzaileei laneratzeko bidean laguntzeko.


"Aholku Zerbitzua, enplegu eskatzaileei eskaintzen zaien zerbitzua da eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua du. Bertan tresnak erabiltzen dira, lan-mundura hurbiltzeko ekintzak etengabe diseinatuz, pertsona bakotzari egokiturik", azaltzen du Iņigo Hernando herriko alkateak.


Elkarrizketa pertsonalizatuen bidez, erabiltzaileari laguntzen zaio enplegua bilatzen, helburu profesionalak zehaztuz, behar duen informazio guztia eskainiz, curriculum vitae ahal den ondoen erredaktatzen seinalatuz, enplegua bilatzeko eta norbere hautagaitza aurkezteko biderik egokienak erakutsiz, hautaketa-prozesu bat arrakastaz aurre egiten irakatsiz, azken baten, bere lan-bidea diseinatzen edo garatzen lagunduz.


Bi zerbitzu horiek Udaletxeko beheko solairuan eskaintzen dira