Igo
  • 2021/07/08

Galdakaoko txandakako aparkalekuek bertan behera utziko dute bi orduko aparkaldi mugatua, larunbatetik irailera arte

Larunbatean hasita, uztailak 10, bertan behera geldituko da bi orduko gehienezko aparkaldi baimendua Lapurdi kaleko txandakako aparkalekuan eta Urreta kiroldegiaren zein Udaletxearen ondoan kokatuta daudenetan. Errotazio sistema irailaren 1ean jarriko da berriro martxan.

Txandakako sistemaren helburua mugikortasuna erraztea da, eta gehienez bi orduko doako aparkaldia baimentzen du herriko leku jendetsu batzuetan. Horrela, ibilgailua leku horietan aparka daiteke, gestioak, erosketak edo ohiko beste jarduera batzuk egin ahal izateko.

Udalak txandakako sistema hau aldi baterako etetea erabaki du, eta ondorioz, ez da beharrezkoa izango makinatik tiketa hartzea. Erabaki hau hartu izanaren arrazoia uztailean eta abuztuan gune estrategiko horietarako aurreikusi den jardueraren murrizketa nabarmena da. Errotazio sistema normaltasunera itzuliko da irailaren 1etik aurrera.