Igo
  • 2019/09/28

"Galdakaoko Txamiak” urriaren 4 eta 5ean “Graffesta” antolatuko dute

"GDKO-ko txamiak" Galdakaoko udaleko programa da eta "Graffesta" udalerriko txami desberdinetako gazte batzuk "Gdko-ko Txamiak" programako hezitzaile taldearekin batera antolatzen ari diren egitasmoa da. Aurreko urteko lehen Graffesta oso arrakastatsua ikusita, aurten berriro ere antolaketa talde bat sortu da Urriaren 4ean eta 5ean ospatuko den Graffesta antolatzeko.


Galdakaon, hainbat dira Graffiti munduan aritzen diren gazteak. Zaletasun horretatik haratago joateko helburuarekin, gazte horiek udalerriko gazteriari bere osotasunean zuzendutako ekimen bat antolatzeari ekin zioten.


Gazteriari zuzendutako Graffiti eta Mural txapelketa da; banakakoa zein taldekoa. Graffiti edota mural margoketan adituak direnak zein ez diren gazteak barne hartu nahi duen egitasmoa da. Galdakaoko herriari asteburu batez, bizia, kolorea, artea. eta gazte elkargune bat eskainiko dion proiektua da.


16-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da.


Graffitiak eta muralak egiteko bi modutan parte hartu daiteke:


Alde batetik, grafitia maite duten edozein gaztek eman ahal du izena eta egunean bertan anbulatorioko tunelean izendatuko zaion horma eremuan margotuko du, aurretiaz bidali duen zirriborroa.


Eta bestetik, egitasmo herrikoi bat izanik, Galdakaoko elkarte, talde zein gazte mugimendu desberdinei zabalduko zaie parte hartzea mural txapelketan, Urreta H.I.ko horman aurretiaz aurkeztu dituzten mural zirriborroak margotuaz.


Parte-hartze mailari dagokionez, txapelketan izena emango duten gazteez aparte, "Graffesta" egunean bertan, ekintza desberdinak antolatuko dira Galdakaoko gazteriaren eta eragileen parte-hartzea sustatzeko: DJ erakustaldia, serigrafia tailerra, gazte bazkaria.


Aurten, udaletik erronka berri bat gehitu nahi izan diogu Graffesta egunari herriko koadrila eta txamietako gazteen parte-hartzea biziki pizteko. Gazte olimpiada batzuk egingo dira ostiraletik hasita eta larunbat eguerdian bukatuko dira Graffestaren bazkariarekin batera.


GRAFFESTA ETA TXAMILARI EGUNEKO EGITARAUA:


✅ URRIAK 4, OSTIRALA


18:00-20:00 Gazte olimpiadak


URRIAK 5, LARUNBATA


11:30 Hasiera ekitaldia


12:00 Mural eta graffiti margoketa Urreta eskolan eta anbulatorioko tunelean.


12:00-14:00 Gazte olimpiadak


12:00-14:00 Dj erakustaldia


14:30 Gazte bazkaria


16:00 Gazte olimpiaden azken froga Susterra elkartearen eskutik eta sari banaketa


16:30 Serigrafia tailerra


16:00- 19'00 Graffiti eta muralen margoketaren jarraipena


17:00- 20'00 Dj erakustaldiaren jarraipena


19:00 Skate "HARTZA" froga


20:00 Txokolatada eta amaierako ekitaldia


Lanen zirriborroa irailaren 30erako entregatu beharko dute.


Kontaktua eta izen ematea: graffesta@gmail.com