Igo
  • 2019/04/11

Galdakaoko topaguneen sareak Aste Santuko oporraldietarako jarduerak programatu ditu, 12 eta 15 urte arteko gazteei zuzenduta

Galdakaoko topaguneen sareak (Usansolo, Aperribai, Zabalik eta Indarra), 12 eta 15 urte arteko gazteen artean aisialdi edukatiboa lantzeko espazio gisa pentsatuta dagoena, jarduera-programa prestatu du Aste Santuko oporraldiei begira.


Programazioa www.galdakao.eus web-orrian kontsulta daiteke eta gai desberdinak landuko diren ekimenak eskaintzen ditu. Era berean, topaguneek bilatzen dute balioak sustatzea: aniztasunarekiko errespetua, aukeren ekidadea eta bardintasuna, naturarekiko begirunea, euskararen sustapena, adikzioen prebentzioa, kultur aniztasuna eta feminismoa.


Galdakaoko udalaren Gazteria Arloak bultzatutako lizitazio-prozesuaren ideia nagusia izan da, Usansolo, Aperribai, Zabalik eta Indarra Gazte Topaguneen aldeko apostua egiten jarraitzea, genero ikuspegiarekin eta euskara sustatuz, datozen lau urteetarako 500.000 euroko aurrekontuarekin (urte biko kontratua eta urte bi luzagarriak).


Lizitazio-prozesu honetan jasotako barrikuntzen artean, esperientzia pilotu gisa, jarduerak sustatzea dago, bariku eta zapatuetan, 20:00etatik 22:00etara Indarran, 16tik 18 urtera arteko erabiltzaileei zuzenduta.


Esperientzia pilotua uda honetan hasiko da.