Igo
  • 2021/11/15

Galdakaoko Topaguneek hezkidetza landuko dute urte amaierara arte egingo diren tailerren bidez

Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna oraindik urruti dagoela eta, bide horretan aurrera egiteko lanean jarraitzen du Udalak. Etorkizuna aldatzeko giltzarria haur, gazte eta nerabeak direla agerikoa da, eta horiei zuzendutako egitasmoa abiatu du, oraingoan, Galdakaoko Udalak, Topaguneen bidez. Hezkidetza lantzeko, Topaguneetako nerabe eta gazteekin hiru lan tailer antolatu ditu urte amaierara arte: "Sexuaz hitz egin", "(auto)reTRATU" eta "Autodefentsa feminista".
"Sexuaz hitz egin"
Sexu aniztasunaz, sare sozialek dakartzaten arriskuez eta pornografiak duen eraginaz hitz egingo da tailera hauetan, zalantzak eta kuriositateak argitzeko konfiantzazko espazio bat sortuz. Joan den astean izan ziren lehen saioak.
Hemendik aurrerako saioak:
📌 Aperribai
📆 Abenduak 1 17:30-18:30
📌 Usansolo
📆 Abenduak 1 18:45-19:45
📌 Indarra (Urreta)
📆 Azaroaren 16 eta 22 18:30-19:30
"(auto)reTRATU" tailerra
Indarkeria matxistari, maitasun erromantikoari eta genero estereotipoei buruz hausnartuz, aukera ezberdinak eta berriak irudikatzea du helburu tailer honek.
Saioak:
📌 Aperribai
📆 Azaroak 18 19:00-20:00
📆 Azaroak 19 17:15-18:45
📆 Azaroak 24 19:00-20:00
📌 Usansolo:
📆 Azaroak 19 19:00-20:00
📆 Azaroak 25 17:30-19:00
📆 Azaroak 26 18:45-20:00
📌 Indarra (Urreta):
📆 Azaroak 18 17:30-18:30
📆 Azaroak 24 17:15-18:45
📆 Azaroak 26 17:00-18:30
"Autodefentsa feminista"
Emakumeek jasaten dituzten eraso sexisten inguruan hausnartzeko lantegia da. Dinamika desberdinen bitartez egoera hauei nola aurre egin aztertuko da bertan. Norbere beldurrak bakoitzaren jarreran duten eraginez pentsatu eta aurre egiteko estrategiak landuko dira.
Saioak:
📌 Usansolo
📆 Abenduak 11 eta 18 17:30-19:30