Igo
  • 2018/06/12

Galdakaoko ostalariek eta saltokiek bat egingo dabe “Gau zuria”gaz, ekainaren 15ean eta 16an

Dendari Elkarteak, Galdakaoko udalaren laguntzaz, beste urte batez, bat egingo dau "Gau zuria" kanpainagaz, Sanjuanak aprobetxatuz. Kasu honetan, ekainaren 15ean eta 16an ospatuko da.


Kanpainaren asmoa da udalerria dinamizatzea eta kontsumoa areagotzea. Horretarako, udalerriko establezimentu guztiei, dendariei, ostalariei edota zerbitzu sektoreari, konbidau jake egun horretan establezimentuan eskeintzak, promozioak eta abar bezeroen esku ipini dagiezan.


Era berean, dendariei konbidau jake, kanpaina hau aprobetxatuz, egun horretan establezimentuak beranduago itxi dagiezan, 23:00ak arte zabalik eukiz. Gainera, parte hartzen daben dendariek baimena izango dabe euren produktuak establezimendutik kanpora ateratzeko.


Parte-hartzaileei kartel bat eta puxika zuri batzuk emongo jakez establezimentuen sarrera apaindu dagien.