Igo
  • 2020/10/29

Galdakaoko osasun neurriei buruzko ohiko galderak

Urriaren 28an eguneratuta

Eusko Jaurlaritzak Covid19aren  hedapena geldiarazteko ezarritako neurrien ondoren, Galdakaoko herritarren artean zalantza batzuk sortu dira, interpretazioari dagokionez. Jarraian, Udalera hainbat kanalen bidez iritsi diren galdera ohikoenei erantzuten zaie:

💬 Joan etorriak


💬 Hezkuntza


💬 Kultur jarduerak


💬 Kirol Jarduerak


💬 Ostalaritza





JOAN ETORRIAK


💬 Galdakaoko udalerrikoak ez diren establezimenduetara joan daiteke erosketak egitera?

Mugakide diren herrietara "banakako gizarte, ekonomia eta kirol jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egitera" joan daitekeela dio dekretuak. Beraz, erosketak egitera joan daiteke, eta kirola egitera ere bai. Edozein kasutan, herriko denda txikiak babestu eta bertan kontsumitzeko deia egiten du udalak; komunitatean, herrian, pentsatuta jardutea.
Bizileku edo mugakide den herrian ematen ez diren zerbitzu eta horniduretarako, salbuespen gisa, bizileku den udalerritik hurbilago dagoen azalera handi edo antzeko batera joatea baimenduko da

💬 Herrian n ez dauden adinekoen egoitzetara joateko aukera dago?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira.

💬 Espetxeetara joateko aukera dago?

Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu.
EAEtik kanpora joateko baimena emango da, helmugako erkidegoak horretarako aukera ematen duenean.

💬 Herritik kanpo dauden automobilgintzako tailerretara eta ibilgailuen kontzesionarioetara joateko aukera dago?

Bai, geroraezinak eta nahitaezkoak diren eta aurrez aurre egin behar diren kudeaketak egiteko.

💬 Baimenduta al dago herritik kanpo dauden erlijio edo kultu-zerbitzuetara joatea?

Bai, salbuespen gisa, bizi den udalerrian halakorik ez dagoenean eta beti gertuen dagoen lekura.

💬 Joan al daiteke pertsona bat aireportura, geltokietara, etab. jasotzera?

Bai, edozein senideri, bere bizilekura itzultzeko bakarrik.

💬 Mendekotasuna duten senideak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki

ahulak diren pertsonak bisitatu al daitezke?

Ez. Laguntza eta zaintza-lanak egitera bakarrik joan ahal izango da.

💬 Baratzeetan lan egiteko lekualdatu al daiteke?

Bai, bizi diren udalerriko eta udalerri mugakideetako baratzeetan

💬 Bidaiatu al daiteke bigarren egoitzetara?

Ez, salbu eta udalerri mugakideetan badaude.

💬 Onartzen al da arrazoi sindikalengatik alderdi politikoak, enpresa-elkarteak eta antzekoak lekualdatzea?

Bai, jarduera instituzionaltzat hartzen baitira.

💬 Kanposantua bisita daiteke?

Bai. Aste osoan etengabe egongo da zabalik, gainera, pilaketak saihesteko helburuz. Edozein kasutan, bizilekua den herritik ateratzeko debekua dela eta, ezingo da beste herri batzuetako hilerritara joan, udalerri mugakidea ez bada.


HEZKUNTZA


💬 Neurri berriek Galdakaoko ikastetxeei eragiten diete?

Ez. Aurretik ezarrita dauden segurtasunerako neurriak mantentzen dira.

💬 Nola eragiten diete neurri horiek berdintasunari buruzko ikastaroei?

Segurtasunerako neurriak hartuta egin ahalko dira ikastaroak; distantziak mantenduta eta musukoak jantzita. Dekretuaren eranskineko 7.1 puntuak zehazten du hezkuntza zein prestakuntza jarduerak, "baita bizitza osoan zehar kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarten ikaskuntza jarduerei dagokienez", EAEko ikastetxeetan Koronabirusaren aurka jarduteko protokolo orokorra jarraitu behar dutela, bestelako neurri berezirik gabe. Hala ere, oinarrizko neurriez gain, ikastaro horietan gelak duen edukiaren erdia mantenduko da, segurtasuna areagotze aldera.

💬 Udal liburutegira joan daiteke?

Bai. Dagoeneko edukieraren erdira egokituta dago, eta beraz, orain arte bezala jarraituko du.

💬 Euskaltegira joan daiteke?

Bai. Aforo eta distantzia neurriak aurrez hartuta daude, eta beraz, ez dago horretan aldaketarik.



KULTUR JARDUERAK



💬 Zer hartu behar da kontuan Torrezabal Kultur Etxeko kultur programazioari dagokionez?

▶️ Antzerkia: Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Azarotik aurrera, 21:00etarako programatutako lanak 20:30etara aurreratuko dira, ordutegi murrizketetara egokitzeko.

▶️ Zinea: 23:00etarako etxeratze agindua dagoenez, gaueko emanaldiak bertan behera utzi beharko dira eta beraz 22:30ean hasten diren emanaldiak ez dira egingo.

▶️ Kontzertuak:% 50eko edukierarekin egingo dira, eta gehienez ere 400 pertsonarekin.Ikusleek eserita egon beharko dute, maskara jarrita eta 1,5 metroko distantziari eutsita. kontzertu guztiak 23:00ak baino lehen bukatuko dira.

▶️  Bestelako ikuskizunak:beste edozein kultur ikuskizunetan ere % 50eko edukiera errespetatuko da, 400 pertsona gehienez, denak eserita. Ordutegi-murrizketari dagokionez, ikuskizun guztiak 23:00k baino lehen bukatuko dira.



KIROL JARDUERAK



💬 Egin daiteke kirola kalean?

Banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.

💬 Eskola Kirolak eta talde federatuen entrenamenduak egin daitezke?

Bai. Talde federatuen edo eskolakoen kirol entrenamenduak baimenduta daude, baina gehienez seiko taldeetan. Entrenamenduak bai, baina lehiaketak ez. Neurri honetara egokitu ahal izateko urriaren 29rarte eten egin beharko da jarduera.

💬 Zer gertatzen da kirol-lehiaketa federatuekin eta federatu gabeekin?

Etenda geratzen dira. Profesional edo erdi profesionalak direnak soilik lehiatu ahalko dira.

💬 Igerilekura joan zaitezke lekua erreserbatuz? Eta kiroldegiko kardio gelara?

Bai, neurriak mantenduz. Edukiera erdira jeitsita dago, segurtasun neurria mantendu beharko da eta uretako egonaldia ez den guztietan musukoa jarrita izan beharko da, baita kirola egitean ere.

💬Joan naiteke entrenatzera bizi zaren udalerritik kanpo edo ondoko udalerritik kanpo?

Ez, salbu eta kirolari profesionalaren, erdi-profesionalaren, Basque Team-en edo goimailaren egiaztagiria badago. Lehiatzeko eta entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.

💬 Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?

Bai, herri mugakidea bada bakarrik.

💬 Beste udalerri edo erkidego batzuetara joan naiteke ehiza edo arrantza-jarduerak egitera?

Ez. Bi jarduera horiek bizileku-udalerrian edo udalerri mugakideetan bakarrik daude baimenduta.



OSTALARITZA



💬 Zer arau daude taberna eta jatetxeetarako?

06:00etatik 23:00etara egon ahalko dute zabalik. Egun guztietarako izango da ordutegi bera; astegun zein jaiegunetarako. 23:00etarako itxita eta hustuta egongo dira. Gehieneko edukiera %50ekoa izango da eta kontsumoa mahaian eserita egin beharko da; barran kontsumitzea debekatuta dago. 1,5 metroko distantzia mantenduko da, mahai-multzo bakoitzean 6 pertsona egongo dira gehienez, eta musukoa uneoro erabili beharko da, kontsumitzeko berariazko unean izan ezik. Elkarte gastronomikoek itxita jarraituko dute.

💬 Ezarritako orduetatik kanpo, ostalaritzako eta jatetxeetako lokalen barruan jarduerarik egon al daiteke?

Bai. Ostalariek establezimenduaren barruan lan egin ahal izango dute lokala prestatzeko, bai 23:00etatik aurrera, bai 06:00ak baino lehen. Ezin da etxez etxekobanaketa-zerbitzurik eman, ezta 23:00etatik aurrera jaso ere.

💬Taberna batean instalatutako makina batean zutik jolastu al daiteke? Aulkitxoan eserita egon beharko duzu.