Igo
  • 2018/03/12

Galdakaoko ordezkaritzaren balantzea joan dan asteburuan jokatu diran atletismo txapelketetan

Galdakaoko atletismoak aitatzeko moduko balantzea lortu dau joan dan asteburuan jokatu diran fronte bietan, pistan eta krosean. Alde batetik, gazte kategoriako Espainiako Txapelketa, Antequeran jokatutakoa, Ane Barcenagaz; bestetik, estadu mailako kros txapelketa, Meridan jokatutakoa, Maria Ruiz buru izan dala.


Ane Barcenak pista estalduko Gazte mailako Espainiako Txapelketan lehiatzen zan eta, lehenengo txandan kanporatuta geratu zan arren, lasterketa handia egin eban, 200m-tan bere marka personala hautsiz (26"36) eta, Gijonen, datorren ekainean aire zabalean jokatuko dan txapelketarako gitxieneko denpora eskuratuz.


Antequeratik ez oso urrin, Meridan, Maria Ruizek Zirku Erromatarreko lupetzartera egin eban salto atzo, domekaz. Lasteketa espektakularra egin eban, hirugarren kilometroraino lasterketako pisua eroanez, eta hogeigarren postu handian amaitu eban. Baina, neska euskaldunen artean laugarren amaitu eban, nesken euskal ekipo juniorrak taldeka lortutako hirugarren postuari lagunduz.


Neguko prestaketan izandako emaitza on honeek, seguru, aire zabaleko denporaldian be islatuko dira.