Igo
  • 2018/05/10

Galdakaoko Musika Eskolako 2018/2019 ikasturterako matrikulazio-epea maiatzaren 14an hasiko da

Galdakaoko "Máximo Moreno" Udal Musika Eskolako 2018/2019 ikasturterako matrikulazio-epea maiatzaren 14an hasiko da ikaslen guztientzat, lehenagokoak zein barriak izan, eta ekainaren 1ean amaituko da. Ordutegia astelehenetik eguenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da, eta barikuetan, 09:00etatik 14:00etara.


Eskola honetan 5 urtetik hasita sartu lei adin muga barik. Irakaskuntza 4 mailatan banatuta dago: lehenengo harremana musikarekin edo I. maila (5 eta 6 urte), hasiera (II. Maila) 7 urtetik hasita; finkapena (III. Maila) eta hobekuntza (IV. Maila), eta tailerrak 14 urtetik gorakoentzat. Era beran, errefortzuko klaseak emoten dira kontserbatorioko sarrera-probak prestatzeko; Hezkuntza bereziko ikasleentzat musika-gela be eskaintzen da.


Eskainitako musika-tresnak ondokoak dira: akordeoia, bateria, baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, flauta, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa/akustikoa, panderoa, pianoa, perkusioa, saxofoia, tronpeta, txistua, trikitixa, biolina. Aurten tronboia eta biolontxeloa erantsiko dira. Ganera, espezialidadeak be eskaintzen dira:Konboa, errefortzua, zaleen abesbatza, batukada eta gela berezia-hezkuntza berezia (aurretiaz alkarrizketagaz). Goizez eta arrastiz.


2017/2018 ikasturte honetan, "Máximo Moreno" Musika Eskolak 543 ikasle izan ditu