Igo
  • 2019/01/16

Galdakaoko metroarekin lotzeko obrak 2021ean hasiko dira eta bi fasetan egingo dira

Galdakaoren konexioa Metroarekin errealitatea izango da azkenean eta obren hasierak data konkretua dute: 2021


Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri dute EuskoTren sarea Usansolorekin, Galdakaoko ospitalearekin eta Galdakaoko erdigunearekin, lur zapitik, lotuko duen konexio berria eraikitzeko obrak 2021ean hasiko direla


Obrek hiru edo lau urteko iraupena izango dute eta zerbitzua, martxan dagoenean, metropoli-trenaren maiztasuna bermatuko duela, hau da, 7-10 minutukoa, etengabeko joan-etorriak bermatuz.


Gainera, bigarren fase batean, proiektuak jarraituko du Galdakaoko erdigunearen konexioarekin geltoki intermodal berriarekin Basaurin (Sarratu), Metro Bilbaoren 1, 2 eta 3 linearekin uztartuz.


Proiektua gaur, asteazkena, aurkeztu dute Bilbon, Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta, Arantxa Tapia, Ekonomi-garapen eta Azpiegituren kontseilariak, proposamen berri honek lurraldeko mugikortasuna hobetuko dela azpimarratuz. Kontseilariaren hitzetan "konponbide oso interesgarria, lehendik zeuden sareak konektatzen dituena".


Foru Ahaldun Nagusiak nabarmendu du proposamen honek inplikatzen duela azpiegiturak "ez bikoiztea" eta Metroaren 5. Linearen proiektua "nabarmen hobetuko dela".


Unai Rementeriak azpimarratu duenez, idealaren eta posiblearen artean, posiblearekin eta errealarekin geratzen dela. Bestalde, Arantza Tapiak adierazi duenez, "galdakoztar batzuek esan dezakete, lehenengo fasea amaituta, eta bigarren fasea martxan egon arte, "atzerantza" joan beharko direla, Usansolo aldera, Bilbora joateko. Nik esango nieke "penalizazio" hori eta guzti, 2021erako proposamenak lanzaderaren oraingo egoera hobetuko dela, erosotasun zein denbora aldetik".


Bi erakundeek publikoki konpromisoa hartu dute azterlan informatiboak eta eraikuntzakoak bultzatzeko, obrak 2021ean has daitezen.


Zentzu horretan, ETS, Ekonomia-garapen eta Azpiegituren Sailaren mende dagoen trenbide-kudeatzaileak azterlan informatibo berri bat lizitatua du honezkero, Galdakaoko eta Ospitalea sare orokorrarekin lortuko dituen trenbide-konexio berria aztertu eta garatuko duena. 650.000 euroko aurrekontua du eta 12 hilabeteko exekuzio-epea.


Azterlan horretan trenbide-linea berriaren trazatua, funtzionaltasuna eta ustiapena dimentsionatu, zehaztu eta garatu beharko dira, hiriko lotunearen eta ingurumenaren inpaktua zehaztuz eta bide-sarearen eta garraio publikoaren berrantolaketa eginez.


Eraikuntza-proiektua, obrak hasi aurreko urratsa da eta 2020an lizitatuko da, erakundeek egindako estimazioaren arabera.


Azterlan hauen ondorio gisa, lehenengo fase honetan izango diren bi geralekuen kokapena lortuko da: Usansoloko geralekuak, seguru asko, bi sarrera izango ditu (ospitaleari eta erdiguneari zerbitzua emanez) eta Galdakaoko herrigunea.


Bilboko prentsaurrekoan, Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea, eta Fernando Izagirre, alkateordea, egon dira, aurrez gai honi buruzko laneko bilera batera deituak izan direlarik.


Aurkezpenaren ondoren, Ibon Uribek ondoko balorazioa egin du: "Galdakao, Bilborekin eta Arratiarekin lortzeko, gaur aurkeztu den tren-konexio honek argitzen dizkigu, lehenik, baliabide honen bitartez izango dugun mugikortasun mota, ziurgabetasunezko urte batzuen ondoren eta, kasu batzuetan, kontraesaneko berriak entzun direla. Orain badakigu, zehaztasunez eta epeekin, Galdakaoko udalerriari eskaintzen zaion konponbidea. Eskerrak eman nahi dizkiegu, Unai Rementeria, Ahaldun Nagusiari, eta, Arantza Tapia, Kontseilariari, konpromiso publikoa azaldu dutelako, obrak epe laburrean hasi eta amaituko direla adieraziz.".


"Proposamenari dagokionez, esan behar dut proiektu hau ez dela amesten genuena, baina bai, posiblea dena. Konexio azkarra izango dugu eta maiztasun handikoa, zazpi-hamar minutukoa, bai ospitalearekin bai Bilborekin. Fasetan izateak, gainera, bermatzen digu konexioa auzoetara hedatzeko konpromisoa ere badagoela. Orain nahi duguna da aurrez egin beharreko azterlanak arin egitea, obren hasiera 2021ean izan daitezen, gaur finkatu den bezala; oraindik konpondu gabe dagoen gai honek atzera bueltarik izan ez dezan".