Igo
  • 2019/08/06

Galdakaoko Maximo Moreno parkea hobetzen hasiko da aste honetan

Galdakaoko Udaleko gobernu-taldeak Maximo Moreno parkea berregokitzeko izapideak hasiko ditu aste honetan.


Mari Paz Losada alkateorde eta lan eta zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, "parke hau berreskuratu beharra dugu". Horretarako, plan berdeari ekingo zaio, lorezaintzaz arduratuko denari eta, ondoren, garbiketak egingo dira eta zerbitzuak zuzkituko dira, esaterako, paperontziak jarriko dira.


Lan horien ondoren, iturria berriro jarriko da martxan eta URAk lanak amaitzen dituenean, espazioa asfaltatu egingo da, aurrekontu-partida izan bezain pronto.


«Argiztapena hobetzea ere proiektuaren barruan egongo da», Losadak jakinarazi duenez.