Igo
  • 2018/03/13

Galdakaoko ludotekek jarduerak egingo dabez martian Bardintasunaren inguruan

Galdakaoko udal ludotekek, Hezkuntza eta Euskara Arlotik eta Argizai Eskaut taldeak kudeatuta, jarduerak antolatzen dabilz Bardintasunaren inguruan, Galdakaoko umeak baloretan hezteko helburuagaz.


Galdakaoko hiru udal ludoketetan mila ume inguru dagoz izena emonda (Plazakoetxe, Urreta eta Aperribai). Jarduera aitagarrienetako bat martiaren 9an egindakoa izan da, aurreko egunean ospatu zan "Emakumearen Nazioarteko Eguna" dela eta sortu dan mugimenduaren inguruan adin txikikoak eta familiak inplikatu ziranean. Kasu honetan, emakumearen ikurra egin zan ludoteka honeen alboko hiru espazioetan.


"Bardintasunaren gaia ipuin eta jolas txikien bidez landu da, gure ludoteketako haurren adinari egokituta; "bardintasun-betaurrekoen" tailerra egin dogu eta bertan ume bakotxak bere kristal morezko betaurrekoa egin dau, gero etxera eroateko. Gure erakundean egunero gura doguz "betaurreko moreak" eroan, egunerotasunez bardinean hezi gaitezan, bai jarduera konkretu bidez edo umeakaz erlazionatzen garanean", azaltzen dabe Argizaitik, jarduera honeek aurrera ateratzen laguntzen daben personei eta alkarteei eskerrak emonaz.