Igo
  • 2018/06/13

Galdakaoko LHko 170 ikasle inguruk bertsolaritza ikastaroko finalean parte hartu dabe Torrezabalen

Gadlakaoko Ikastetxeetako LHko 6. mailako 170 ikasle inguruk "Bertso Topaketa"ren bederatzigarren edizioan parte eben joan dan astelehenean, ekainak 11, ikasle honeek ikasturtean zehar hartu dabezan bertsolaritza klaseei jai erako amaiera emonaz. Ekitaldi honetan diploma banaketa egin zan. Udalaren Euskara eta Hezkuntza Arloak bultzatuta, 2006an abiatu zan ekimena da.


Ekital honetan, ikastetxe parte-hartzaileetako gela bakotxak sortutako bertso bat aurkeztu eben (letra eta musika). Nobedade moduan, aurten bertsino bakotxa herri tradizinoko ipuinetan oinarritua egon da.


Jarduera honek harrera ona izan dau ikastetxe parte-hartzaileen artean, eta irakasleek balorazio positiboa egiten dabe, halan aurtengo ekimenagaz hamaikagarrena izatera heldu da. Izan be, ikasturtez ikasturte egiturazkoa bihurtu da eta LHko 5. eta. 6. mailetako ikasleentzako baliabide erantsi gisa mantentzen da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzaz.


"Ikasturte osoan zehar garatzen dan jarduera honen bitartez, ikasleek hainbat aspektu hobetzen dabe, berezkotasuna, hiztegia, irudimena, errima eta abar", azaltzen dabe Euskara Arloko arduradunek. Torrezabal Kultur Etxeko ekitaldian ondoko ikastetxeek parte hartu dabe: Aperribai, Urreta, Gandasegi, Unkina eta Eguzkibegi Ikastola. Galdakaoko udalak autobusak jarri ditu Usansolo eta Aperribaiko ikasleak ekitaldira etortzeko bidaia erraztearren.


Ekitaldia Josu Telleria bertso irakasleak aurkeztu eban. Era berean, bertan izan ziran Etxahun Lekue (Larrabetzu) eta Andera Elortegi (Gernika), saioa alaitzeko, Garoa Arizmendi kantariagaz batera.