Igo
  • 2019/04/16

Galdakaoko lanzaderak geraleku berria estreinatuko du Boluetako Metroaren ondoan, datorren astelehenean, apirilak 22

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailak informatu duenez, Galdakaoko lanzaderak geraleku berria estreinatuko du Boluetako Metroaren ondoan, datorren astelehenean, apirilak 22, Bilboko udalak bi moila-barrenak egokitzeko lanak amaitu ondoren.


Euretako bat, Miraflores Etorbidea 28an dago eta, bigarrena, kontrako norabidean, trenbidearen bestaldean.


Foru-erakundeak ziurtatu duenez, Galdakaoko geraleku berria "irisgarriagoa" da eta "ikusten den tokian dago, hobeto argiztatuta eta pertsona eta ibilgailu gehiago dabiltza bertatik".


A3932 Galdakao- Boluetako Metroaren geralekuak 35 metro luze da, eta "horrek bermatzen du lanzaderak terminal gisa erabili ahal izan dezan, joanekoan eta itzulian", hiru linea gehiagoz edo tarteko geraleku gisa. Horiek ondokoak dira: A2610 Galdakao-Basauri- UPV/EHU, A3622 Bilbo-Basauri-Zaratamo eta A3613 Bilbo-Ugao Miraballes. Gainera, espazio nahikoa du autobusek zirkulazioko erreitik irten ahal izateko eta segurtasunez maniobra egiteko.


Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztu duenez, zerbitzua gaur egunean dituen baldintzetan emango da, doan eta maiztasun eta ibilbide berarekin.