Igo
  • 2020/10/16

Galdakaoko Jardunaldi Mikologikoak bertan behera geratu dira Covid-19 dela eta

Aurten Galdakaok ezin izango du bere Jardunaldi Mikologiko klasikoez gozatu. Hala jakinarazi du Peņa Santa Cruz Perretxiko Elkartea antolatzaileak, duela 52 urtetik hona gure herria Bizkaiko hiriburu mikologiko bihurtzen duenak.


Izan ere, gure lurraldeko mikologia jardunaldirik zaharrenak dira, eta horietan, Kurtzeko plazan egiten den perretxikoen erakusketaz gain, galdakoztarrengan hain errotuta dagoen zaletasun horren inguruko hitzaldiak, lehiaketak eta bestelako jarduerak ere antolatzen dira.


Urriaren azken asteburuan egitekoak ziren jardunaldi horiek bertan behera uzteko erabakia Covid-19k sortutako egoera soziosanitarioak eragin du, segurtasuna behar bezala bermatzea ezinezkoa zelako.


Peņa Santa Cruz elkarteak itxaropen mezu bat helarazi nahi izan du 2021erako, Galdakaoko Jardunaldi mikologikoen 53. edizioa inoiz baino indar handiagoz antolatzea espero dutela adieraziz.