Igo
  • 2019/01/28

Galdakaoko ikastetxeek urtarrilaren 28an babaltzen dabe 2019-2020 ikasturterako aurrematrikulazio aldia

Galdakaoko ikastetxeek, urtarrilaren 28ean, astelehena, zabalduko dabe 2019-2020 ikasturterako aurrematrikulazio aldia. Epe hori otsailaren 8ra arte egongo da zabalik.


Eskabidea online bidez egiten bada, epea otsailaren 7an amaituko da, 24:00etan.


Aurrematrikulazioaren tramitazioa erraztearren, Udalak 2 eta 3 urteko haurren 500 familiari familiaren erroldaren ziurtagiria bialduko deutsie, kudeaketa hau errazteko eta udal bulegoetaraino joa beharrik ez izateko.


Era berean, urtarrilaren 23an, 15:10etik 16:10era, ateak zabaltzeko eguna izango da, Aperribai HI-n.


Aurrematrikula honetarako aurkeztu behar den dokumentazioa: familia-liburuaren fotokopia, errolda-ziurtagiria, matrikulazioaren inprimakia beteta (ikastetxean bertan jaso daiteke) eta azken Errenta-aitorpena (aukerakoa).


Era berean, Galdakaoko udalak gai honetarako telefono bat jarriko du: 94 401 05 40 (Hezkuntza eta Euskara zerbitzua).