Igo
  • 2021/01/13

Galdakaoko ikastetxeek urtarrilaren 18an zabalduko dute 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio aldia

Udalerriko ikastetxeek urtarrilaren 18an, astelehena, zabalduko dute 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio aldia. Eskaerak zentroetan bertan egin ahalko dira, eskola-orduetan, egun horretatik aurrera urtarrilaren 29ra arte.

Aurrematrikula egin ahal izateko, inprimakia beteta eramateaz gain, familia-liburuaren fotokopia, errolda-ziurtagiria eta ikaslearen ama, aita edolege tutorearen NANaren fotokopia aurkeztu behar da.

Gainera, hitzaldi informatiboak egingo dira ikastetxe ezberdinetan, zentru bakoitzak erabaki bezala. Gaur lehenengoa egin da Gandasegin. Hauek dira ikastetxe bakoitzaren hitzaldien inguruko informazioa:

📌 APERRIBAI HI
Modalitatea: Online. Batzarrerako esteka ikastetxeari eskatu aperribai@aperribaieskola.com helbidean.
Eguna: 2021/01/15
Ordua: 15:30 h.
Tel. 944496862

📌 UNKINA HI
Modalitatea: Aurrez aurreko batzarra. Batzarrera joan ahal izateko mezu bat bidali behar da zuzendari@unkina.com helbide elektronikora. Horren arabera, ikastetxeak adieraziko die interesdunei batzarra egiteko data eta ordua.
Tel. 944565133

📌 GANDASEGI HI
Modalitatea: Aurrez aurreko batzarra (Gandasegi, Kurtzeko plaza)
Eguna: 2021/01/13
Ordua: 17:00 h.
Kontuan hartuko da aforoa eta familia bakoitzetik kide bakarra joan ahal izango da.
Tel. 944280180

📌 URRETA HI
Modalitatea: online. gonbidatua@urretaeskola.com pasahitza / contraseņa: gonbidatua
Eguna: 2021/01/14
Ordua: 16:30 h.
Tel. 944563496

📌 EGUZKIBEGI IKASTOLA
Modalitatea: Ate irekiak.
Eguna: 2021/01/17 eta 18 arratsaldez. Hitzordua eskatu behar da (bisitarako zein matrikulatzeko).
Harremanetarako: idazkaria@eguzkibegi.net Tel. 944560264

Galdakaoko Udalak informaziorako telefonoa jarri du gai honetarako: 944010540 (Hezkuntza eta Euskara Zerbitzua).