Igo
  • 2021/09/21

Galdakaoko ikastetxeek 2021-2022 ikasturteko eskola agendak banatu dituzte LH eta DBHko ikasleentzat

Galdakaoko ikastetxeak hasi dira jada 2021-2022 ikasturterako eskola agendak banatzen. Bi agenda desberdin dira, bata lehen hezkuntzako ikasleentzat eta bestea DBHko ikasleentzat. Udaleko Hezkuntza eta Euskara Arloaren ekimena da, udalerriko eskolek agenda propio eta berbera edukitzea ahalbidetzen duena.

Lehen hezkuntzako eskola agenda herriko ohiturak, auzoak, jaiak, euskara, ahozkotasuna eta bestelako kontzeptuak lantzeko tresna ere bada. 2021-2022 ikasturteko agendaren testuak Galdakaoko Irati Bediaga idazleak idatzi ditu, eta irudiak, ostera, Irrimarrak marraztutakoak dira (Karmele Gorroņo eta Irene Irureta).

DBHrako agendak, Eguzkibegi ikastolako eta Bengoetxe eta Elexalde eskoletako ikasle zein irakasleek ikasturtean zehar lantzen dituzten gaiekin ontzen dira. Irudiak, bestetik, Galdakaoko Udalak ikastetxe horiekin elkarlanean urtero antolatzen duen Marrazki Lehiaketan saritutako sorkuntzei esker biltzen dira. 2021-2022 ikasturterako agendaren azala Bengoetxeko Ariadna Gil eta Anna Barr ikasleek egindako marrazkia da, VII. Marrazki Lehiaketan saritua izan zena.