Udalerriko ikastetxe publikoek urtarrilaren 27an, astelehena, zabalduko dute 2020-2021 ikasturterako aurrematrikulazio aldia. Eskaerak zentroetan bertan egin ahalko dira, eskola-orduetan, egun horretatik aurrera otsailaren 7ra arte.
Aurrematrikula egin ahal izateko aurkeztu behar den dokumentazioa hau da:
✅ Familia-liburuaren fotokopia
✅ Errolda-ziurtagiria
✅ Matrikulazioaren inprimakia beteta
✅ Azken Errenta-aitorpena (aukerakoa)
Aurrematrikularen tramitazioa erraztearren, datozen egunetan Galdakaoko Udalak familia-erroldaren ziurtagiria bidaliko die 2 eta 3 urteko haurrak dituzten familiei, Esan-Herritarren Arretarako Zerbitzuko bulegora joan beharrik ez izateko.
Gainera, hitzaldi informatiboak egingo dira 4 ikastetxeetan, eta, Aperribai eta Gandasegi zentroen kasuetan, eskola visita ere egingo da.
Hona hemen informazio-hitzaldien datak eta ordutegiak:
✅ Aperribai HI: Urtarrilaren 29an 16:30etan (ikastetxean bertan)
✅ Gandasegi HI: Urtarrilaren 21ean 17:00etan (ikastetxearen areto nagusian)
✅ Unkina HI: Urtarrilaren 22an 17:00etan (ikastetxean bertan)
✅ Urreta HI: Urtarrilaren 23an 16:30etan (Urreta II, areto nagusian)
Galdakaoko Udalak informaziorako telefonoa jarri du gai honetarako: 944010540 (Hezkuntza eta Euskara Zerbitzua).