Igo
  • 2019/03/22

Galdakaoko III. Berdintasun Saria, Maria Eugenia Gortazar, emakume ekintzaile eta genero berdintasunaren defendatzailearentzat izan da

"Lehenik, bitxigintzan (Zuloaga Bitxi-denda) jardun duen familiako enpresan Berdintasun Plana ezartzen bultzatu zuen, 250 pertsona inguruko enpresan, eta, bigarrenik, "Morea" ekimenaren sustatzailea izan zen, feminismoaren ikurra daramaten artikuluak ekoiztuz. Saldutako produktuetatik ateratako irabaziaren zati bat emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duen proiektu edo erakunde batentzat ematen delarik".


Maria Eugenia Gortazar andrearen biografiako zertzelada hauek kontuan hartuta, egokitu zaio Galdakaoko III. Berdintasun Saria enpresari honi, Torrezabal Kultur Etxean izandako ekitaldi publiko batean. Arloko zinegotzia, Begoņa Ormaetxe andreak saria, horretarako berenberegi egindako eskultura entregatu zion, Gortazar andreak genero berdintasunaren alde egin duen lanean azpimarra jarriz.


Era berean, saria jasotzeko izendatuta zeuden Argizai eskatu taldeari eta Galdakaoko ostalaritza eskolari publikoki aitortu zitzaien deialdiaren goiburuari egin dioten ekarpen goraipagarriagatik.


Herritarrek, gainerakoetan bezala, proposatu duten Maria Eugenia Gortazar andrearen hautagaitzan, haurtzarotik nerabezarora arteko bi sexuetako haurren berdintasunari eman dion bultzada nabarmendu da.