Igo
  • 2020/02/14

Galdakaoko Igeriketa Taldeko Borja Samaniego eta Urtats Gomez igerilariak, Euskadiko selekzioarekin

Euskadiko Igeriketa Federazioak Galdakao Igeriketa Taldeko Borja Samaniego Alonso eta Urtats Gomez Gredilla igerilariak aukeratu ditu asteburu honetan Igeriketako Espainiako Txapelketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko, haur eta junior mailan.


Txapelketa hau otsailaren 14tik 16ra jokatuko da Metropole Igeriketa Klubeko Jose Feo igerilekuan, Kanaria Handiko Las Palmasen, hamar kaleko eta berrogeita hamar metroko igerilekuan.


Borjak, 2004. urtekoa, eta Urtatsek, 2005. urtekoa, banakako zazpi proba eta taldekako hainbat errelebotan egingo dute igerian. Borjak 50, 100, 200 eta 1.500 metro libreko probak egingo ditu. Urtatsek, berriz, 100 eta 200 metro tximeleta estiloetan eta 200 metro estiloetan igeri egingo du.


Txapelketa honetan, aurten, lurraldeetako hamasei federaziotako 390 igerilarik parte hartuko dute. Euskal Herria 25 parte-hartzailerekin joaten da. Federazio antolatzailea da, Kanariar Uharteak, parte-hartzaile gehien dituena, guztira 47.


Laugarren eskola jardunaldia


Bestalde, larunbat honetan, otsailaren 15ean, Eskola Ligako laugarren jardunaldia jokatuko da. Klubeko gaztetxoenak Bermeoko Arane kiroldegiko igerilekuetara joango dira, eta bertan egingo dute lehia. Jardunaldia 16: 30ean hasiko da.