Igo
  • 2019/03/20

Galdakaoko herri-galdeketa sustatzen du Usansoloko muga geografikoak zehazteko eta segregazio-prozesuan aurrera egiteko

Galdakaoko udalak, gaur, eguaztena, egin duen ezohiko osoko bikuran, EAJ/PNVk aurkeztutako proposamena onartu du. Izan ere, helburua da herri-galdeketa bultzatzea, prozesu parte-hartzaile baten bidez, Usansoloko muga geografikoa zehazteko eta Usansoloko segregazio-prozesuan aurrera egiteko.


Proposamen hau jeltzaleen botoekin atera da aurrera, UH eta PSE-EE abstenitu dira, eta EH Bildu, Galdakao Orain eta PP udaltaldeek kontrako botoa eman dute.


Proposamen honek planteatzen du, hain zuzen ere, korapilo nagusiena desblokeatzea (Zein den Usansoloren azalera, beti Galdakaoko auzoa izan delako), Batzorde Mistoa deitu eta lanak egiten hasi ahal izateko. Informazio-batzordeak diktaminatutako proposamen honetara iritsi gara, Udalak, boto-kutxen bidez, muga geografikoak finkatzeko, egin zuen herri-galdeketaren planteamenduaren bideari, Gobernu zentralak, 2018ko uztailaren 20an, ezezkoa eman ondoren.


Laburbilduz, proposamen honek ondoko aspektuak jasotzen ditu:


Galdeketa egingo zaien auzoak ondokoak dira:


1. Labeaga


2. Uraska


3. Gorozibai


4. Ordaine


5. Arteta


6. Lekubaso


7. Lekue


Auzo horiek kontsulta egingo zaien galderak edo gaiak ondokoak izango dira:


GALDERA: Zure auzoa, Usansoloko segregazio-prozesuaren testuinguruan, bereizi nahi den lurraldeko parte izan behar dela uste duzu?


GALDERA: Zehaztu dezakezu labur-labur aukera bat edo beste hartzeko zein den arrazoi nagusiena?


Parte hartzeko eskubidea duen edozein pertsonari, gutun ziurtatu bidez, ondoko dokumentuak dituen gutun-azala bidaliko da:


 Galdeketan parte hartzeko aurkezpen gutuna eta instrukzioak.


 Galdeketan sartuko diren galderak islatuko diren galdera-sorta edo "txartela".


 Gutun-azal anonimoa, frankeoa ordainduta, bertan galdera-sorta/txartela bete ondoren sartuko dena, eta Galdakaoko udalera ohiko posta bidez igorriko dena, edo deialdiaren Dekretuan horretarako gaitutako lekuan zuzenean entregatuko dena.


Gaur onartu den irizpena ondoko web-orrian kontsulta daiteke: www.galdakao.eus


Interbentzioen txandan, Ibon Uribe alkateak azpimarratu du "proposamen honek muga geografikoen arazoa konpondu gura duela, Madrili planteatutako eta baimendu ez zuen bestelako formulazio bat eginez. Harrigarria da ekimen honi bermerik ez duela egozten diotenek Madrili planteatutakoaren aurka ere bozkatu zutela, berme gehiago zituenean. Beste behin, frogatzen da batzuek berba egiten dutenean, besteok egin egin dugula".


Iņigo Hernando, EH Bilduren bozeramaleak proposamena hau kritikatu du "berme aldetik zorrotza ez delako, kontu garrantzitsuak airean utziz, esaterako, noiz egingo zen, zein den baliozkotuko zuen portzentaia. Era berean, planteatutako bi galderetatik bat bera ere ez da nahiko argia errazagoa izan dadin".


Galdakao Orain udaltaldeak prozesuari egotzi dio "berme demokratiko askirik ez duela. Orotara, zentzungabekeria dela jotzen du, zorroztasunik ezagatik eta konplexutasunagatik, galdera xinple bat egin beharrean". Era berean, gai honetan eta udalaren beste gaietan, UHk erakusten duen "ekidistantzia" kritikatu du.


UHk bere abstentzioa justifikatu du ekimen hau "legitimotzat joaz. Ez du oztoporik jarriko, baina lagundu ere ez dugu egingo. Baina, eskatzen dugu afektatuta dauden pertsona guztien parte-hartzea berma dadin, gardentasuna eta neutraltasuna gordez".


PSE-EE abstenitu da Batzorde Paritarioa osatzen duten alderdiek prozesua desblokeatzeko ados jar daitezen eskatuz, eta garbi utziz "segregazioaren aurka daudela, urrats horrek auzune horietan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetuko ez duelako".


PPk proposamena kalifikatu du "solitarioan tranpak egitea dela, jakinik Usansolo ezin izango dela udalerria izan 5.000 biztanletik behera dituelako, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen bezala. Espektatiba batzuk ematen dira, gero ezerezean geratzeko".