Igo
  • 2018/06/06

Galdakaoko gazteek Frantzian kultura-trukea egiteko aukera izango dute aurtengo udan

Bosgarren urtez jarraian, Galdakaoko gazteek kultura-truke batean parte hartzeko aukera izango dute udan. Aurtengo egonaldiak Frantzian (uztailaren 9tik 16ra) eta Galdakaon (uztailaren 2tik 8ra) izango dira.


Ekimena 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek ingelesa jakin behar dute.


Interesdunek  ekainaren 15a arte eman ahal izango dute izena hiru modutan: 9:00etatik 13:00etara, Indarraren lokaletan; posta elektronikoz, beren datu pertsonalak (izen-abizenak eta telefono zenbaki bat) argizai@gmail.com helbidera bidaliz; edo telefonoz (94 4560030 - 688847026).


12 leku bakarrik daude, beraz, lagun gehiagok parte hartzeko interesa adieraziz gero, zozketa egingo da.


Jardueraren prezioa 200,00 eurokoa da.


Kiribil Sarearen parte den Argizai Eskaut Taldeak antolatutako jarduera da, Galdakaoko Udalaren laguntzaz. Proiektu horren asmoa truke-herrialdeetako gazteek besteen kultura ezagutzea da, eta elkarren intereseko gaiak lan ditzatela. Iaz Italiara egin zen bidaia eta aurreko urteetan, Alemaniara, Irlandara eta Txekiar Errepublikara.