Igo
  • 2021/01/19

Galdakaoko frontoi, tenis, padel eta squash kantxen alokairua, zabalik

Joan den urtarrilaren 13tik aurrera Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien ondorioz Galdakaoko tenis, padel eta squasheko udal kirol kantxak, hala nola pilotalekuak, herritarrek berriro erabili eta alokatzeko eskuragarri daude.

Galdakaok kirol gune bat du Zuhatzun 24  x 11 metroko tenis kantxa batekin eta 20 x 10 metroko padel kantxa batekin. Aldagelak eta argiteri artifiziala du. Frontoiei dagokienez, hiru daude alokairuan hartzeko moduan: kurtzea frontoia (36 metro luze), Unkina frontoia (35 m x 17 m) eta Elexaldeko frontoi txikia (20 m x 10 m).

Instalazio horiek erabiltzeko, aldez aurretik erreserba egin beharko da. Erreserba hori online egin daiteke (www.galdakao.eus webguneko "kirol kudeaketak" atalean), baita Urreta eta Unkina kiroldegietako harrera kontroletan ere.

Kiroldegietako kirol anitzeko kantxak ezin izango dira alokatu oraingoz.

Gogorarazten da instalazio horiek erabiltzeko nahitaezkoa izango dela indarrean dauden osasun neurriak jarraitzea:

✅ Jarduera egin aurretik eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira.

✅ Musukoa erabiltzea nahitaezkoa da, intentsitate handiko jarduera fisikoko une berezietan izan ezik.

✅ Aldagelak erabili ahal izango dira, betiere gehieneko edukiera ehuneko %30eko okupazioarekin. Etxetik aldatuta etortzea gomendatzen da.

✅ Dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira.