Igo
  • 2018/06/15

Galdakaoko Extremadurako Kultur Zentroak XXIV. Kultur Astea antolatu dau

"La Morenita" Extremadurako Kultur Zentroak, datorren barikuan hasita, ekainak 15, ekainaren 24ra arte, XXIV. Kultur Astea antolatuko dau. Txupinazioa 19:00etan izango da Kultur Zentroan aurrean, jarduera-programari hasiera emonaz.


"Beste urte batez, eta hogeita lau dira ja, bai aurtengoan Galdakao eta Valencia de las Torres anaitu ziraneko hogeigarren urteurrena betetzen da. Horregaitik guztiagaitik, jarduera desbardinak egingo doguz oraingoan, betiko gauzakaz ezin garalako konforme geratu. Izan be, lan egin behar dogu kulturako eta aisialdiko jarduera gero eta gehiago egiteko, bazkideentzat eta galdakoztar guztientzat. Horregaitik, konbidatzen zaituegu guztiak antolatuko jardueretan parte hartu daizuen, iluisoz eta ahalegin handiz prestau diralako", azpimarratzen dau "La Morenita" Extremadurako Kultur Zentroko zuzendaritzak, programaren aurkezpenean.


Kultur Astean kultur ekimen desbardinak izango ditu, gastronomian eta kirolean arreta berezia jarriz, beti bete antolatzaileek emondako programaren arabera.


PROGRAMA