Igo
  • 2021/09/06

Galdakaoko euskaltegiek matrikulazio epea ireki dute

Irailarekin batera ikasturte berria dator eta asmo zahar edo berriei ekiteko ordua da. Euskara ikastea edo hobetzea helburu dutenek badituzte hainbat aukera Galdakaon bertan. Bai Udal Euskaltegiak, bai Barandiaran AEK Euskaltegiak ireki dute matrikulazio epea.
Euskaltegi biek, klase presentzialak zein autoikaskuntza eskaintzen dute. Klase presentzialetan COVID-19k eragindako osasun egoera dela eta, HABEk ezarritako neurriak errespetatuko dira eta euskaltegietara hurbiltzea segurua dela gogorarazi nahi du Udalak.
Gainera, ikasturteko asistentzia %90ekoa izanez gero, matrikula ordaintzeko dirulaguntzak ematen ditu Galdakaoko Udalak, kolektiboen arabera %45, %50 edo %100ekoak izan daitezkeenak. Informazio zehatzago eskuratzeko galdetu euskaltegietan.
Galdakaoko Udal Euskaltegiak (Mugaburu 6, behea), irailaren 2an zabaldu zuen 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko epea. Irail honen lehenengo hamabostaldian matrikulatzen diren pertsona guztiek %25eko deskontua izango dute. Izena emateko epea irailaren 27an amaituko da.
Matrikula aurrez aurre nahiz online egin daiteke, https://www.galdakao.eus/euskaltegi webgunearen bidez.
Matrikula presentzialaren ordutegia honako hau da:
📅 Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13: 30era eta 16:00etatik 17:30era
📅 Ostiraletan 9:00etatik 14: 00etara
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontsultatu galdakao.eus/euskaltegi webgunea edo euskaltegiarekin harremaneta jarri 94 456 61 74 telefonoan edo euskaltegia@galdakao.eus helbide elektronikoan.
Galdakaoko Barandiaran AEK Euskaltegiak (Barandiaran kalea 8) iraila osoan zehar izango du irekita 2021-22 ikasturterako matrikulatzeko epea. Maila guztiak eta ordutegi zabala eskaintzen dute, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauez.
Informazioa eskatzeko edota izena emateko barandiaran@aek.eus  helbidera idatzi edo 944564119 telefonora deitu.
Informazio orokorra www.aek.eus webgunean eskura daiteke.
Galdakaoko Udalak euskara ikastera, euskara erabiltzera eta euskaraz bizitzera animatu nahi ditu herritarrak.