Igo
  • 2021/02/25

Galdakaoko eta Basauriko ertzain etxeetako kudeaketa batzearen aurka sindikatuek aurkeztutako mozioa onartu du Udalak

Bi gai izan ditu hizpide Galdakaoko otsaileko osoko bilkurak: Galdakaoko eta Basauriko ertzain etxeetako kudeaketa batzeko egitasmoa, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna. Bi proposamenak onartu ditu udalbatzak.


Ertzain etxeen auziari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak iragarritako Ibaizabal proiektua gelditzeko eskatu du Udalak, ErNE, Esan, ELA eta EUSPEL sindikatuen eskariz Auzoak taldeak aurkeztutako mozioa babestuta. EAJk osoko zuzenketa aurkeztu dio sindikatuen proposamenari, baina mozioa aurkeztu duen Auzoak plataformak atzera bota du eskaera. Aldeko 12 botorekin (EH Bilduren 6ak, Auzoaken 3ak, Usansolo Herriaren 2ak eta Podemosena) eta kontrako 9rekin (EAJren 6ak, PSE-EEren 2ak eta atxiki gabeko zinegotziarena) onartu da Ertzaintzaren sindikatuen mozioa.


Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztutako proposamena aho batez onartu du udalbatzak, eta beraz, Adierazpen Instituzional bihurtu da.


👇 Atxikita dituzue onartu diren mozioa eta adierazpena.

ErtzaintzaMozioa_Martxoak8Adierazpena.pdf