Igo
  • 2018/04/12

Galdakaoko enplegu zentroak beste dirulaguntza bat lortu dau Lanbideren aldetik, igaz 336 personak parte hartu eben zerbitzuak jarraipena izateko

Lanbidek, zentro laguntzaile gisa, 65.250 euroko dirulaguntza onartu dau Galdakaorentzat, enplegu-zentroko aholkuak eta zerbitzuak eskaintzeko.


Enplegu Zentroak Lanbidek eskaintzen dauzen zerbitzuetako bat da, kasu honetan, lan bila dabilzen personei arreta indibidualizatua eta espezializatua.


Gune fisiko egonkorra da, enplegua bilatzeko baliabideei buruzko autokontsultarako tresnak eskatzaileen eta erabiltzaileen esku jarriko dituana.


Zerbitzu honek aholkulari bat izango du, lan-munduan txertatzeko bidean eta tresnak erabilten lagunduko dauena.


Era berean, talde mailako tailerrak egingo dira, alde batetik, Enplegu Zentroan auto-erabilerako tresnak ezagutzen emoteko, eta, bestetik, enplegua bilatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diran teknika guztiak ezagutzen emoteko.


Zerbitzu hau, lanerako adinean dagozan Galdakaoko persona guztientzat zabalik dago, modu aktiboan lana bilatu gura badau.. Baina, horretarako aurretiaz Lanbideko aplikazioan inkribidu beharko da.


Igaz 336 personak parte hartu eben Enplegu Zentroan eta 664 kontsultari erantzun jaken: nagusiki, enplegu eskaintzak, informazio ikastaroak, eta lan-muduan txertatzeko bideak. Sexuaren arabera, 177 emakumezkoak izan ziran (%52,7) eta 159 gizonezkoak (%47,3).


Adinari jagokonez, 27 persona 25 urtetik beherakoak izan ziran, 152 persona, 25 urte eta 44 urte bitartekoak, eta 157, 45 urtetik gorakoak.


Sexuari eta adinari jagokenez, talde handiena 25 eta 44 urte bitarteko emakumeak dira (%25,29). Era berean, esanguratsua da 45 urtetik gorakoen multzoa, guztirakoaren %46,73.


Igaz, 3 orduko 28 enplegu-tailer burutu ziran, auto-erabilera eta enplegua bilatzeko tresna desbardinak ezagutzen emoteko, beti be genero bardintasuna erreferentzian hartuta. Halango tailerretara 135 persona joan dira, 99 emakumezkoak eta 36 gizonezkoak.