Igo
  • 2018/04/12

Galdakaoko Enplegu eta Orientazio Zentroaren zerbitzuak udaletxeko sarrerara tokiz aldatu dira

Galdakaoko udalaren Behargintza Garapen Agentzia tokiz aldatu zan apirilaren 6an, udaletxera, Enplegu eta Orientzaio Zentroaren zerbitzuak eskaintzeko.


Txema Larrazabal Gizarte-ekintza eta Enplegu Arloko Zinegotzi Delegatuak azaldu dauenez, aldaketa hau gehien eskatzen diran zerbitzuetara irisgarritasuna hobetzeko eta herritarrengana hurbiltzeko egin da. Toki-aldaketa honen bidez, egunero datozen galdakoztarren enplegugarritasuna bultzatzeko zerbitzua hobea izango da.  IT Txarteleko azterketak egiten diran Teknologia barrietako prestakuntza-gela, orain arteko kokalekuan mantenduko da, KZ Gunean, Zabalea 35 bis atzealdean.


Galdakaoko Enplegu Zentroaren eta Orientazio Zerbitzuaren kokaleku barria apirilaren 6tik dago martxan, goizeko lehenengo ordutik, eta beharrizanentzako eremu egoki batean arreta eskaintzen jarraitu ahal izango da. Holan, bada, udaletxeko behe-solairuan harrera eta ordenagailu-gela instalatuko da, eta lan-orientaziorako bulegoa egokituko da. "Toki-aldaketa apirilaren 3aren eta 6aren artean izan zan", Txema Larrazabal, Gizarte-ekintza eta Enplegu Arloko Zinegotzi Delegatuak azaldu dauenez.


Kokaleku barri horrek ez dau aldaketarik ekarriko zerbitzu bion funtzionamenturako, eta kalidade eta eraginkortasun estandare berberekin emongo dira. Nabarmendu behar da herritarrek balorazio altuak emoten deutsiezala zerbitzu bietan eskaintzen dan arretari.