Igo
  • 2021/02/25

Galdakaoko dendari Elkarteari atxikitako saltokiek gangak kalera aterako dituzte gaurtik aurrera “Outlet Gu dendari”ekimenean

Gaur, otsailak 25, hasiko da Galdakaon "Gu dendari outlet"a, eta bertan, kanpainarekin bat egiten duten dendek euren produktu nabarmenak eta eskaintzan daudenak aterako dituzte lokaletik kanpora.


Kanpaina honen helburua da saltoki bakoitzak dituen "gangak" ikusaraztea, kalera ateraz, eta, horrela, pasatzen diren pertsonen arreta bereganatzea eta salmentak handitzea.


Outleta gaur osteguna, otsailak 25, hasiko da eta hilaren 27ra arte, larunbata, iraungo du. Hiru egun horietan, tokiko merkataritzak bere produktuak gehiago ikusarazteko aukera izango du, eta bezeroek "gangak" edo beherapenetan dauden produktuak erosteko aukera izango dute.


Udalak herritarrak animatu nahi ditu gure udalerriko merkataritza sarean kontsumitzera, eta gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat, are gehiago garai honetan, tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea.