Igo
  • 2019/07/23

Galdakaoko bost gazte langabek “atseginagoak” egin dituzte horma-irudien bidez herriko sei leku

Udalak, funts propioekin (126.500 euro) soilik finantzatutako "Hiriguneen mantentzea eta dekorazioa" proiektuaren bidez, Galdakaoko bost langabe kontratatu ditu jardunaldi osoz sei hilerako. "Pertsona horiei arte grafikoei buruzko prestakuntza eman zaie, eta, ondoren, lanpostuan prestatzen jarraitu ahal izan dute eta herriko hainbat leku eta horma dekoratu dituzte", azaldu du Galdakaoko alkate Iņigo Hernandok.


Programak iraun bitartean, artista eta gizarte-hezitzaile baten laguntza izan dute. Herriko gazte langabeei zuzendutako enplegu-proiektu esperimentala izan da.


Sei esku-hartzeak leku hauetan egin dira:



-   Errekalde bideko pasabidea


-   Errekalde bideko eskailerak


-   Zuatzaurre zeharbideko horma


-   Gernika kaleko horma


-   Zubiaurretarren kaleko eskailerak


-   Urreta kaleko horma



"Oso harro gaude proiektu esperimental honetaz, eta herrian berriz egitea baloratuko dugu. Oso positiboa izan da langabezian eta lana lortzeko eta hobetzeko aukera gutxirekin zeuden herriko gazteak lan-merkatuan sartzea lortu dugulako eta, aldi berean, gure ingurua atseginagoa egitea lortu dugulako", esan du Iņigo Hernando, Galdakaoko alkateak.