Igo
  • 2019/06/11

Galdakaoko atletismoak hamar domina eskuratu ditu Bizkaiko aire zabaleko pistako txapelketan

Atletismo galdakoztarrak domina multzo ederra eskuratu zuen Durangon joan den asteburuan, denboraldi osoan egindako landaren uzta jasoz. Zehazki, hamar domina lortu ziren Bizkaiko sub 18 eta sub 20ko Txapelketan.


Jaurtitzaileekin hasiko gara: Ander Martinek binaka eraman zituen dominak, Disko-jaurtiketan hirugarren postua lortuz, 26m-rekin (MMP) eta mailu-jaurtiketan txapeldunordea izan zen 32,40m-rekin.


Anderrek bezala, Eider Arregik ere bi domina lortu zituen, goizeko jardunaldian 100m-tan hegaz egin zuelarik 12 83 ederrak lortuta, Esapainiako txapelketarako gutxienekora hurbilduz (12 75). Arratsaldeko saioan Bizkaiko txapelduna izan zen 200m.l-tan, lortutako marka, ordea, eskasa izan zen haizeak kontra jotzen zuelako.


Endika Larreak berriro egin zuen, eta azken jauzi handiarekin taulako 6m 10eko marra gainditu zuen, bere lehenengo txapeldun titulua lortuz; ia jarraian, 100m-koan lehiatu zen, finalean sartzea lotuz eta bere marka 12.19raino jaitsiz.


Goizeko jardunarekin jaraituz, Maider Urbietak sorpresa eman zuen eta brontzea lortu zuen luzera-jauzian 4m 80ko markarekin, bere tope personal berria.


100m. hesitan, Zuriņe Roscalesek merezimendu handiko 4. plaza eskuratu zuen, nahiz eta lasterketan ez zen gustura inoiz ere sentitu.


Arratsaldeko saioan, Mikel Valladaresek 400m-koa nagusitasunez irabazi zuen marka personal berria lortuz: 52 40.


Ane Barcena Bizkaiko txapeldunordea izan zen 200m.l-tan, haizeak erabat baldintzatutako proban.


1500m sub18ko proban, korrikalari bik lortu zuten domina bana; Paul Iturraspe Bizkaiko txapeldunordea izan zen eta Ander Roscales hirugarrena.


Goizeko proba honetan ere 400m-l sub18ko proban, Maider Urbieta laugarrena postuan sartu zen.


Era berean, larunbat arratsaldean, Jone Fuentek CSD-ko Espainiako txapelketan korritu zuen, itxi-itxita egin behar izan zuena, eta 15. postuan sartu zen.


Gaur, Igandeko egunari dagokionez, Ekaitz Urgoiti lasterketa bikaina izan da 100m. hesitan, 15 44 eginez, Espainiako txapelketarako gutxienekotik oso hurbil (15 35), nahiz eta Ekaitzek azken hesian estropozu egin eta ia-ia lurrera jausi zen.


Parte-hartze libreko probra hauetan nabarmendu behar da Lorea Alaiogoikoak bere aire zabaleko marka hobetu zuela 300m.l-tan, bere marka 48 00ko denboran jarriz. Maria Ruizek bere urteko marka jaistea lortu zuen berriro 1500m-tan (5 56).


Amaituko dugu Basauriko meetingaren probekin, gonbidatu gisa parte hartzen genuela: Azibar Oriok 800m-koa irabazi zuen, sentsazio bikainak emanez. Unai Maesori, ordea, nahiko kosta zitzaion lasterketan sartzea. Paul Iturraspek amaierara arte borrokatu zuen 800m-ko proban, marka personal berri bat lortuz (2:07)