Igo
  • 2019/11/07

Galdakaoko alkatea eta Usansoloko ordezkariak aldundiarekin bildu dira erabakitzeko prozesua abiatzeko pausoak zehazteko

Galdakaoko alkatea eta idazkari nagusia, eta Usansolo Herria-ko bi zinegotziak eta abokatua, Bilbon izan dira gaur, Foru Jauregian. Aldundiko ordezkariekin batzartu dira, Usansoloko herritarrei hitza eta erabakia emateko prozesua nola gauzatu zehaztu nahian.


Usansolok 30 urtetik gora daramatza herri izan nahi duela aldarrikatzen, eta Galdakaoko alkatea gaur bildu da aldundiarekin pausoak zehazteko helburuarekin. Iņigo Hernando alkateak argi du: usansolotarrei zer nahi duten erabakitzeko bidea eman behar zaiela aldarrikatu du, eta erabakitzen dutena errespetatu behar dela. Hori naturaltasun osoz egin behar dela dio gainera; ariketa demokratiko soil bat besterik ez dela. Horretan saiatzeko konpromisoa hartu du.


Bidean aurrera egiteko baimena ematea Galdakaoko udalbatzari dagokio orain, eta hori lantzen ari da Usansolo Herria. Gaia azaroko plenora eramateko asmoa du, eta gehiengo soilak gaindituta, aho batez onartu nahiko luke prozesuan aurrera egiteko proposamena. Orain arteko harremanetan ikusi duen jarrera dela eta, baikor da Agustin Aizpuru Usansolo Herriako zinegotzia.


🔊 [AUDIOA] Iņigo Hernando, Galdakao alkatearen adierazpenak 👇