Igo
  • 2019/02/11

Galdakaoko 63 gaztek lagunduko dute hauteskunde-prozesuetan, lehenengoa deialdia maiatzaren 26rako izango dute

Galdakaoko 63 gaztek izena eman dute guztira hauteskunde-prozesuetan laguntzeko egingo den poltsarako, Galdakaoko udalak 2015ean estreinatu eban ekimena, Bizkaiko beste udalerri batzuentzat eredu gisa balio izan duen esperientziari jarraipena emonaz.


Izena eman duten pertsonen artean, zozketa egingo da, inskribatutakoen hurrenkera korrelatiboa ezartzeko. Horietatik, zerrenda horretako lehenengo 40 pertsonei deituko zaie elkarrizketa baterako (30 titular posible gisa eta 10 erreserba posible gisa).


Aukeratuak izan ondoren, maiatzean pertsona hauei oinarrizko prestakuntza bidaliko zaie, maiatzaren 26ko hauteskundeak prestatze aldera. Hauteskunde orokorrak aurreratuko balira egutegia aldatuko da.


Aukeratu ez diren gainerako pertsonak laguntzaileen poltsa horretan geratuko dira, etorkizuneko hauteskunde-deialdietarako, hala nola hasierako zerrendan egon litezkeen bajak estaltzeko.