Igo
  • 2019/09/03

Galdakaoko 28 langabe kontratatu ditu udalak udalerriko altzariak konpontzeko

Galdakaoko Udalak udal-ondarea zaintzeko eta birgaitzeko proiektu bat hasi du, funts propioekin bakarrik finantzatu dena: "Multiasistentzia-taldea". Proiektu hori gauzatzeko, bada, Galdakaoko 28 langabe kontratatu ditu lanaldi osoan, sei hilabetez. Lanpostuari buruzko prestakuntza jaso dute, eta hiriko altzariak konpontzeko eta margotzeko lanak egin dituzte, batik bat.


Proiektuan parte hartzeko baldintzak hauek ziren: langabezian egotea, Galdakaon erroldatuta egotea eta lan-mundura sartzeko zailtasun berezia izatea. Bereziki aintzat hartu dira emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorakoak, epe luzerako langabeak eta bazterketa-arriskuan daudenak.


Hain zuzen ere, parte hartu duten pertsona guztiak langabeak dira, Galdakaon erroldatuta daude eta zailtasun berezia dute lan-munduan sartzeko. Bereziki aintzat hartu dira emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorakoak, epe luzerako langabeak eta bazterketa-arriskuan daudenak.


Proiektuak sei hileko iraupena izan du eta 28 lagun kontratatu dira. Proposatutako lanak egiteaz gain, pinturako eta igeltserotzako teknikak ikasi dituzte.


Horrez gain, lan-arriskuen prebentzioko 20 orduko prestakuntza jaso dute pinturaren arloan. Eskuliburu bat eman zitzaien, eta hori irakurtzen joan ziren, lehen lanak egiten zituzten bitartean. Hain zuzen ere, igeltserotzako eta pinturako oinarrizko printzipioak azaltzen dira eskuliburuan.


Halaber, aukera-berdintasunari buruzko 20 orduko modulu bat ere ikasi dute.


Helburuak


Enplegua sortzeko proiektuak abiarazteko helburua betez, Toki Garapeneko eta Enpleguko Arloak multiasistentzia-taldearen enplegu-plana aurkeztu du; izan ere, laneratzeko zailtasun berezia duten pertsona gehiago enplegatzea bilatzen dute proiektuok, kualifikazioa, gaitasun pertsonalak eta motibazioa areagotzeko aldi baterako lan-esperientzia baten bidez.


Tokiko esparrutik sustatutako kontrataziook Galdakaoko onura publikoko edo interes sozialeko jarduerekin lotuta daude, eta ez dute toki-erakundearen beraren zeregin estrukturaletan diharduten langileak ordezkatzea ekarriko.


Plan honen jarduera-eremua Galdakaoko udal-ondarea zaintzea eta birgaitzea izan da.