Igo
  • 2018/09/10

Galdakaok prebentzio kanpaina bultzatu du alkoholemia eta sustantzien testak eginez

Galdakaoko udalak, datorren zapatuan, irailak 15, gauez alkoholemia eta sustantzien testak egingo ditu, herriko jaiak dirala aprobetxatuz, informazinoa sakontzeko, gazteen artean dagoan kontsumoko prebentzio-lan gisa.


Lehenengo zapatuan, irailaren 8an, egin zan moduan, test bi honeek Iturrondo plazan (txosna-gunea) instalatuko diran bi karpetan egingo dira, 00:00etatik 03:30era. Ekimen biok Udal honen Droga-mendetasunak Prebenitzeko Zerbitzuak bultzatu ditu.


Testing programak eskeintzen dauan zerbitzuan, jaietan agertzen diran drogei buruzko informazinoa eta azterketa egingo da. Modu honetan, droga erabiltzaileengana ailegatzen da kontsumoa izan daitekeen gune eta momentuetan, jaietan bertan arriskuak murriztea landuz.


Programa hau, nagusiki, aisialdian legezkoak ez diran sustantziak kontsumitzen edo kontsumitzeko asmoa daben pertsonei zuzenduta dago. Halanda be, bigarren talde bat be hartzailea izatea nahi da, hau da, kontsumitzaileen inguruko pertsonak, kuadrilakoak eta adiskideak, droga erabiltzaileak izan zein ez. Eta, azkenean, legezkoak ez diren drogak ezagutzeko interesa daukan edozein pertsona, kontsumitzeak dituan ondorioei buruzko informazino eske etorri ezkero.


Drogei buruzko informazinoa eta azterketa eskeintzen dauan zerbitzuak atseden-eremu edo chill-out bat prestetan dau, horretarako Iturrondo plazan karpa abt eta autokarabana bat jarriz, laboratorio mugikor gisa. Karpa barruan, argiak, musika, kartelak, aulki tolesgarriak eta mahaiak dagoz, bertan informazino guztia azalduz.


Ekimen honegaz batera, Galdakaoko udalak, zapatu honetan, alkoholemiako prebentzio-proba batzuen bidez, kanpaina bat bultzatuko dau, alkohola modu arduratsuan erabiltzeari buruzko informazino gisa, bereziki santakurtzetako azken asteburu honetan azpimarra jarriz.


Kanpaina honen helburu nagusia da arrisku-faktoreak murriztea eta ekintzetan eta jai-giroetan jendartearen alkohol-kontsumoaren aurrean erantzukizunezko jarrerak eta portaerak sustatzea, gizarte-eragileen parte-hartzea sustatuz eta adin txikikoei alkohola saltzeko debekua betetzea bultzatuz.