Igo
  • 2021/11/16

Galdakaok ordezkaritza izango du azaroaren 27an jokatuko den Rockein! lehiaketaren bederatzigarren edizioan

Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatzen duen Rockein! lehiaketaren finala azaroaren 27an, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian.

Gure herriak ordezkaritza izango du final honetan La Nevera Vacía indie rock taldearen eskutik -galdakoztar musikariekin-, Julen Burgos, eta Kurixerekin batera Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak baitira.

Ainhoa Sagasti, 19 urteko gazte getxoztarra; Maruri-Jatabeko Dekot taldea; eta Bilbon errotuta dagoen Full Cab rock laukotea izango dira Rockeinen bederatzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Finala azaroaren 27an, larunbatez, 21:30etan (ate irekiera 21:00etan)  izango da Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira socialantzokia.eus webgunearen bitartez. Publikoa zutik egongo da, gehienezko edukierarekin eta indarrean dauden osasun neurriak betez.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Hego Euskal Herriko bakarlari eta taldeei zuzenduta dagoen Rockein lehiaketaren 9. edizioan 179 artistak eman dute izena, seigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Hauek dira banatuko diren sariak:

🏆 Talde irabazlea

- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.

- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.

- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.

- MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea

🏆 Tokiko talderik onena

- MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea

🏆 Euskarazko talderik onena

- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.

- MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea

🏆 Eskarabilera saria

- MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea

Informazio gehiago: www.facebook.com/rockein Twitter: @rockeinrock