Igo
  • 2021/09/16

Galdakaok neurriak hartu ditu asteburuari begira

Pasa den asteburuan gure herrian izan ziren gertaeren ondoren eta datozen egunetan herrian guztion ongizatea lehenetsi eta egun hauek elkar errespetuzko giroan eman daitezen, Galdakaoko Udalak, berriz ere, arduraz jokatzera eta elkar zaintzera deitu nahi ditu Galdakaoko herritar guztiak, nagusi, gazte zein heldu.

Elkar errespeturako eta bizikidetzarako deia egiten dugu. Asteburuan zehar Udaltzaingoaren presentzia areagotu egingo dela ere jakinarazten dugu.

Herritik kanpoko jendearen etorrerak prebentzio neurriak zaildu egiten dituela eta, asteburuan gaueko autobus eta tren zerbitzuak kentzeko premian bat egin dute Galdakaoko Udaleko, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako buruek, eta hala egin dezatela eskatu zaie Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Trenbide Sareari. Ondorioz, datozen ostiral zein larunbat gauetan ez da Galdakaorako autobus zerbitzurik izango. Zehazki, Bilboko Metrotik Galdakaorako eta Galdakaotik Bilboko Metrorako lanzadera zerbitzua eten egingo da bi gauetan. Galdakaotik 22:35ean abiatuko da 3932 linearen azken autobusa, eta Bilbotik 22:00etan.

Galdakaoko Jai Batzordeak eta Udalak, arduratsu jokatuta, aurten Santakurtz jairik ez egitea erabaki genuen. Herritarrei, erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia errepikatzen dizuegu.