Igo
  • 2021/02/05

Galdakaok lorategi pribatuetako inausketa edo sega hondakinak atez ate biltzeko zerbitzua zabaldu du, eta Olabarrietako bilketa gunea mantendu du

Galdakaoko Udala aste honetan hasi da Galdakaoko etxebizitzen lorategi pribatuetako inausketa edo sega hondakinak biltzeko sistema berriarekin. Hemendik aurrera, hondakin horiek astean bi egunetan bilduko dira, astelehenetan eta ostegunetan, bai Olabarrietako ohiko bilketa gunean, bai atez ateko sistemarekin, udalari aldez aurretik jakinarazita.


Atez ateko zerbitzuari dagokionez, inausketa edo sega hondarrak, orain arte bezala, etxetik hurbilen dauden edukiontzien ondoan utziko dira igande edo asteazken gauetan, hurrengo egunean jaso eta hondakinen kudeaketarako ohiko gunera eraman daitezen. Horretarako, Udalari jakinarazi beharko zaio 944010500 telefonoaren bidez (Hirigintza Arloa, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara).


Hondakinok utzi behar dira oinezkoen pasabideei, ibilgailuei eta edukiontzi edo buzoien erabilerari traba egin barik. Aldi berean, gogorarazten da garbiketa edo sasi garbitze lan profesionaletik datozen zuhaitzak edo zati osoak ezin direla utzi.


Hainbat aukera aztertu ondoren, Udalak sistema berri hori ezartzea erabaki du, zerbitzua hobetzen duela uste baitu, Olabarrietako ohiko bilketa gunea mantenduz eta atez ateko bilketa maiztasuna egun batetik bi egunera luzatuz.